Hezkuntza-marketina

Komunikazioa

Nere lehenengo bezeroa “ikastola” bat izan zen (ikastola izenari eutsi dion herri eskola publiko bat). Bertako irakasleak lur-jota zeuden gurekin elkartu zirenean: herriko mojen eskolak aurrea hartu zion ikastolari. Lan hura egiten hainbat kontu ikasi genituen.

Azter dezagun une batez mojen bilakaera azken 20 urteetan, transformazioa ikaragarria izan da-eta:

  1. Erlijioa minimora jaitsi da.
  2. Mojak desagertu eta irakasle zibilak daude.
  3. Mutilen eta nesken arteko separazioa desagertu da.
  4. A eredutik D eredura pasa dira (gure kasuan).
  5. Uniformeak “desagertu” dira.
  6. Metodoa aldatu da.

Nortasuna eta arima ere bidean utzi dutela pentsatu liteke, ezta? Baina hala al da? Ez. Beren markaren bihotza edo atributo nagusiari eutsi egin diote. Zein da atributo hori? Argi: diziplina.

Azter dezagaun gaia sakonago: klase ertainentzako hezkuntza da gizartean gora egiteko estrategia nagusia, kultura alegia. Hortaz, hezkuntza da klase ertainen inbertsio garrantzitsuena epe luzean. Esan nahi baita, jokaleku ideologiko horretan diziplina oso aukera ona dirudiela, hezkuntzaren emaitzarik onena ziurtatze aldera.

Adi, beraz: mojek egin dituzten aldaketa horiek guztiek beren posizionamendua argitu eta aktibatu dute, marka lausotzen zituzten bigarren mailako aspektuak bazterrean gelditu direlako. Ibilbide traumatikoa izan da, gogoz kontra egina, baina gisako ibilbideak nahita ere egin daitezke. Horri esaten zaio brandina, markaren kudeaketa estrategikoari. Hauxe da azpimarratu nahi dudan ideia. Hartara, nahita edo nahi gabe, mojak orain baldintza hobean daude lehiatzeko.

Mojek, gainera, beste marketing erabaki garrantzitsuak hartu dituzte, gizartearen dinamikei arretaz erreparatuta.

  1. Batetik, umeak eta umeen hezkuntza guztiz lotuta daudenez emakumeen denboraren kudeaketarekin, mojek goiz-goizeko haurtzaindegiak jarri dituzte, “merkatu orientazio” sano bati esker, emakumea orain langilea delako.
  2. Bestetik, zientziari lotutako marketina garatu dute, paradoxikoa bada ere, kontutan hartuta zientzia dela inteligentziaren eta progresoaren metafora bukatuena gure jendartearen kultur ideologian.

Gauzak goragotik begiratzen jarrita normala da mojen atributo nagusia diziplina izatea, framing kontserbadorearen oinarrizko elementua delako (autoritateaz ari gara). Baina ez al da posible diziplinara iristea framing kontserbadoretik nahiz progresistatik, alegia autoritatetik eta babesetik? Posizionamendu batek bi aldetara jotzen duenean, estrategia horrek irabazle izateko aukera handiak ditu, itxuran kontraesankorrak ematen duten arren.

Une honetan hezkuntza-marketina ez da goitik bakarrik egiten, auzoz auzo egiten ari da: hezkuntza-marketinaren faktorerik garrantzitsuena ahoz ahokoa da. Gure kasu zehatz honetan, ikastolatik pasatako ikasle ohi askok mojetara eramaten zituzten beren seme-alabak, alkatea barne. Egoera latza benetan.

Urte hartan kanpaina egin eta mojen matrikulazioa berdintzea lortu genuen; eta markaren oinarriak ere jarri genituen, ikastolak epe luzeko bentaja izan zezan.

One thought on “Hezkuntza-marketina

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s