Egunkarien etorkizuna

Komunikazioa

  1. Agenda setting funtzioari muzin egin beharko diote. Erantzukizun hori bete beharrik gabe, esparru zabala irekitzen zaie.
  2. Paperekoa digitalaren “menpeko” produktua izan beharko du, eta webguneak aplikazioen menpekoak (webgunerik bizirik gelditzen bada).
  3. Publikatzen dena monitorizatu, filtratu eta re-elaboratu beharko dute, agentzietatik datorkiena barne.
  4. Eduki propioak sortu beharko dituzte.
  5. Genero periodistikoak berrikusi beharko dira, eta ezingo dira digitala/papera kudeaketan mekanikoki erabili.
  6. Testu onak argitaratu beharko dituzte, joera narratibo nabarmen batekin, egunkarien irakurlea irakurlea izango delako beste ezerren gainetik, alegia egunero irakurtzea gustatzen zaion pertsona izango da. Ondo idaztea eta storytellina menperatzea oinarrizkoak izango dira (paperezko) kazetaritza bizirik irauteko.
  7. Meritokrazia digitala da kazetaritza berriaren marketing indar nagusia. Erabiltzaileek zure “berrien” haria hartu eta beren sarean zabaltzeko adina “gantxo” izan beharko duzu horretarako. Interneten komunikazioa eta marketina ezin dira bereiztu, eta nago kazetaritza eta marketina ere gero eta lotuago egongo direla. Edukiak dira errege, elkarrizketaren baimenarekin.
  8. Egunkariek sare sozial orokorren eta tematikoen kudeaketa soziala egin beharko dute, fidelizazio inbutuak ondo kudeatuz networking afektibo baten bidez. Une honetan interakzioa hutsaren hurrengoa da, eta broadcasting ikuspegi kamutsaz erabiltzen ari dira medioak Internet.
  9. Marketing ikuspegi batetik Internet nitxoentzako komunikazio-esparrua da, nortasunen babilonia bat. Markak dira nortasun horien biltzaile, eta markak banaka-banaka komunikatzen dira erabiltzaile eta bezeroekin.
  10. Markak egun hedabide bihurtu dira, apenas behar dute “prentsa bulegorik” edo harreman publikoen agentzia tradizionalik. Kazetaritzak bere lana bereiztu beharko du “medio korporatiboen” artean.
  11. Komunikabide lokalentzako esparru polita ireki da dagoeneko.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s