Energia

Komunikazioa

Gauza asko komunikazioan, baina oinarrizkoena energia, eta indarra.

  1. Energia behar da gauzak planteatzeko, gutxieneko ikerketa bat egiteko eta bide argi bat zedarritzeko.
  2. Energia behar da gure baitatik atera eta jendearen baitakoak izateko, lerroetatik kanpo pentsatzeko.
  3. Energia behar da bide hori onartua eta ulertua izan dadin antolakunde batean, zuzendaritzatik hasi eta kideen artean, ezin baita ahaztu testuinguru organizatibo batean gertatzen direla aldaketa sozialerako ahalegin kolektiboak. Hortik kanpo ez dago ezer onik.
  4. Energia behar da aliantzak bilatu eta egiteko.
  5. Energia behar da bide hori puntu (proposamen semantiko) jakin bat eta bakarrera ekartzeko, mundu guztiari une oro dena esateko tentazioa baztertuz.
  6. Energia behar da momentuan saldu eta aldi berean marka eraikiko duten proposamenak sortzeko.
  7. Energia behar da bide hori burutzeko bere osoan eta bere parte guztietan.
  8. Energia behar da zure aurkariaren rebufoan ez ibiltzeko tentazioari eusteko, eta zure bidearen diziplinari jarraitzeko. Sormen estrategikoa behar da (ez soilik artistikoa).
  9. Energia behar da “me too” estrategietan ez erortzeko.
  10. Energia behar da bidean aldaketak egiteko (reformulatzeko) egoerak halaxe eskatzen badu.
  11. Energia behar da bidea burutzeko beharrezkoa den denboran zehar.
  12. Energia behar da ondorio holistikoak ateratzeko lanak burutu ostean. Alegia, markak publikoarengan eskuratu dituen esanahi berriak detektatu eta horien liseriketa estrategikoa egiteko.

Eta, bukatzeko, energia behar da hustuketa horren guztiaren ondoren atsedenaldi bat hartzeko, hau da, endorfinamenpekotasunari neurria hartzeko. Zure ondoan daudenek eskertuko dizute.

4 thoughts on “Energia

  1. 13.- eta hori guztia aurretik, bitartean eta ondoren,….UMOREA behar da, zure buruaz farre egin eta beharrezkoa den energiaz betetzeko.

    Atsegin dut

  2. (KAR, KAR, KAR, KAR, KAR, KAR, KAR, KAR, KAR,………!)

    milaesker Joseba, algarada batean nago,…..entzungo bazenit!

    idatzia irakurtzen ari nintzen heinean, energiaren lekuan umorea ordezkatu dut, besterik gabe. Hamabi puntuetako “konbate” saio horretan, umorea ezinbesteko errekurtsoa iruditzen zaidalako. Niri iritzi xumea duk.

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s