Zure etsaiaren bozeramaile bihurtu zara?

Komunikazioa

 

Garitano subraya que Bildu ha demostrado su capacidad de consenso irakurri nuen GARAn, zur eta lur, gobernu ekintzaren lehenengo 100 egunen balorazio gisa.

Nork ekarri du mahai gainera Bilduren “kontsentsurako gaitasun eza”? Zergatik? Zertarako? Eta ez bazara zu izan, zergatik indartzen duzu gogobide hori?

Zergatik demostratu behar du ezer inork inoren aurrean, orain eta hemen? Zergatik onartzen duzu beste batek bere mesederako eta zure kalterako prestatu duen joko-eremua? Joko-eremu batzuetan ez baitago irabazterik, horra hor estrategiaren kakoa.

Mila aldiz ukatu duzu terrorista zarela, eta zer gertatu da? Terrorismoaren gaia indartu duzula, eta joko-leku horretan terrorista bakar batentzako lekua dagoela. Badakizu zein, ezta?

Akaso epaiketekin ohitu gara, ez bakarrik epaitegietan, eta gure mintzoa ere preso dago.

Areago: kontsentsua al da gaia? Hemen dago, esan bezala, benetako koska estrategikoki. Zein da gaia? Nork eta nola ezartzen du mintzagaia? Zein da joko-eremua?

GARAko kazetariaren titulatzeko estiloa izan zitekeela pentsatu nuen, gaitzerdi; baina berehala ikusi nuen Bilduren iturri ofizialak zioena:

Kopuruen kontua hainbatetan aipatu dugu hemen, eta berdinetan gaude, kopuru hutsean. Ez al dago besterik esateko? (alegia, ez al dago komunikazio-estrategiarik?)

Ondorioa: etsaiaren esanahien saltsa egiten laguntzen duzu, eta zure esanahien saltsa egiteko inolako ahaleginik ez duzu egiten. Ez da bide: ezin dituzu zure zaleak bazterrean utzi.

OHARRA: Bilduk material forense ugari ematen digu komunikazioan aritzen garenoi, baina post honen gaia ez da Bildu, konturatuko zinen… Zuk zeuk noraino ikusten duzu zeure burua egoera horretan? Alegia, zure etsaiaren bozeramaile sentitu zara inoiz?

Bi aukera dauzkazu: zure komunikazioaren kontrolari eutsi edo hedabideen manipulazioa salatu, salatu, salatu, salatu…

8 thoughts on “Zure etsaiaren bozeramaile bihurtu zara?

  1. Arrazoi guztia duzu, baina nola egin egunerokoan murgilduta daudenek egoera hauek aurre-ikusi eta agenda propioan zentra daitezen? Konsziente izatearekin ez da nahikoa, eta askotan errazagoa da etsaiari erantzuten ibiltzea, baina nola erantzun beraien terrenoan sartu gabe?
    Azken aldian lantzen ari dudan gaia da. Gure estrategian kuota bat eskaini erantzunari? Komunikazio aldetik pertsona ezberdinak erabili Agenda Propioaren komunikaziorako eta erantzunetarako?
    Zenbat galdera😉

    Atsegin dut

  2. Ez da hain zaila Beñat, baina lana eskatzen du. Berez, zuk zeuk eman duzu erantzuna: “…askotan errazagoa da etsaiari erantzuten ibiltzea…”. Alegia, besteak jarri behar dira leku horretan. Pentsazazu defentsiba dela lekurik txarrena.

    Hori lortzeko betekizun batzuk daude, egoeraren arabera, ez baita berdina hauteskundeak irabazi nahi izatea edo gobernua kudeatzea, Bilduren adibidearekin jarraituta. Betekizun horien artean daude agenda definitzea, zuk diozun moduan. Horretarako, berriz, azterketa, helburuak, esatekoak eta ekintzak definitu behar dira, baita tresnak, ekipoak eta haien antolaketa.

    Antolaketari dagokionean, zure azken gaiari erantzuteko, aukera bat baino gehiago dago, egoeraren arabera eta erritmoaren arabera. Zuk aipatzen dituzunak ere proba litezke, egoeraren arabera, ekipoaren ezaugarrien arabera e.a.

    Mezu zehatzagoa emateko gogoz gelditzen naiz, baina uste det nahikoa dela formato honetan, gehiegi luzatuko naiz bestela. Akaso beste post batean…

    Atsegin dut

    1. Duela bizpahiru aste edo, Foru aldundiko Larraitz Ugarte izeneko bilduren ordezkari bat gogor egurtu zuten, ez omen zegokion diru kopuru bat jaso izana leporatuz edo.
      Bi ideirekin geratu nintzen, gaia nagi jarraitu nuenez gero:
      “disposición a devolver el dinero”
      “víctima de un montaje político-mediático”.

      Nire ustez, gizartearen gehiengoak ere mezu horiek baino ez zituen jaso.
      Ezin al zen bestela kudeatu?

      Ez dakit, IRPF-aren adibidea erabilita, lagutzekin ere batzuetan jasotzea eta beste batzuetan itzultzea dagokizula esatea, beti ere hiru gauza nabarmenduz:
      – Foru aldundiak jartzen dituela tope horiek.
      – Foru aldundia H1-ek kudeatzen zuela, ez bilduk.
      – Ugarteri egindakoa, IRPF-an ordaintzea egokitzen zaionari lapur deitzea bezala dela.

      Egia da beharbada kasuaren eta IRPFaren arteko alderaketa ez dela guztiz zintzoa, baina egia da ere salaketa ez zela zintzoa izan, alegia, zuzen zein oker,egin zuenak etzuela egin Ugartek okerrik egin zuela zintzo pentsatzen zuelako, modu maltzurrean mina emateko baizik. Beraz, erantzunak ere tamainakoa behar du, alegia, laburbildu eta “karikaturizatu mezua”, eta salatzaileari azalpenak balio ez baldin badio, jadanik hura da Ugarteren jarrera zer dela eta den salagarria justifikatu behar duena.
      Alegia, ez duela zentzurik “erantzun didaktiko zintzoak”, salaketa maltzurra baldin bada. Erantzun hori herriak merezi du, baina soilik herriak egiten baldin badu galdera.

      Zeharka baino ez du zerikusia nire post-ak zuk idatzitakoarekin, baina…..

      Atsegin dut

      1. Kaixo Jude.

        Ez det gai hori gertutik jarraitu, irudi batzuk besterik ez telebistan… Ezin dizut gauza handirik esan. Montaje edo ez montaje, ematen du informazioak zuzenak zirela. Transparentzia oinarrizko kontua da, areago Bildu bezelako alderdi batean. Komunikazioak asko lagundu dezake, baina gauzak txukun egitea da denaren oinarria. Bestalde, Larraitz Ugarte nahiko urduri ikusi nuen telebistan, minduta, bere emozioak erakusten, eta horrek alde ona eta txarra dauka.

        Atsegin dut

        1. Epa Joseba, jarrera zintzoa izan ez badu, alperrikakoa da ezein erantzun taxutzea, hori esan gabe doa. Baina egia bat (huskeria denean) izorratzeko asmo argiz neurrigabe puzten dutenean (kasuaren nondik norakoak ezagutu behar dira derrigor, noski), ez al du merezi bere espiralean sartu beharrean, erantzun propio eta erasotzailea definitzea? Eta hartara, zein izango zatekeen erantzun diseinu egokia? Horretaz ari nintzen, eta zure hainbat post-ekin gogoratu nintzen prentsan ikusi nuenean…emozioenak ere post bat (edo askoz gehiago) merezi du. Laburbilduz, esan nahi nuena da askotan iritzi publikoak bi ideia orokor baino ez dituela hartzen (kasu honetan, “devolver”; “dispuesta a….”), eta horiek desaktibatu eta zureak indartzeak behar duela helburu. PP-k ere bilduri arrazoia eman dionean, etzen sakoneko ustelkeria izango, baina, jendartean, ustelaren susmoa zabaldu da. PSOEren komunikazio sailak “misión cumplida” aldarrikatu dezake, bildu bere salaketa matazan atrabildu du eta….

          Atsegin dut

          1. Ez dakit ba nondik heldu gaiari, ez baitet gertutik ezagutzen, ta jarraitu ere gutxi jarraitu det. Susmoa daukat kasu honetan kontua ez zela hainbeste “jarrera erasotzailea” eraikitzea, horrek polemika areagotu zezakeelako. Kontua gehiago zen erabili duten indar guztiarekin erortzen uztea, “judoan” egiten den bezala. Berriz diot, ez daukat horren gertuko berririk, baina kanpotik hala ematen du. Kasu horretan bazeuden elementuak gaia “reenmarkatzeko”.

            Bestalde, 8 estrategia zurrumurruaren aurrean postan ere badaude pista interesgarriak kasu honetarako.

            Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s