udal komunikazioa

Udal Komunikazioa

Komunikazioa

Udal Komunikazioa gobernuen komunikazioaren esparruan kokatzen da. Hemen udalari buruz esango denak berdin-berdin balio du beste edozein gobernurako ere, nahiz eta gaia ez den hemen esango denarekin agortzen.

Udal Komunikazioa udalgintzaren derrigorrezko egitekoa da, hala ikuspegi ideologiko batetik nola estrategiko batetik ere. Udal komunikaziorik gabe ez dago ez informaziorik, ez partehartzerik ezta demokraziarik ere. Bestalde, Udal komunikazioa herritarren eskubidea da.

KOMUNIKAZIOA ETA ONGIZATEA

Udal komunikazio desegoki edo eskasak gizarte bazterketa dakar aldean.

Baina, gainera, komunikaziorik gabe ez dago aukerarik herritarrek eta udalak bat egiteko herriaren alde, denok batera lan egiteko definitu diren erronkei begira. Alegia, ikuspegi komunitario batetik ere, udal komunikazioa derrigorrezkoa da.

Ez da kontu makala: herritarren “axolagabekeria” udalaren erantzukizuna da, udal komunikazioarena hain zuzen ere. Eta hori ez da agortzen besterik gabe “informazioa ematen” edo partizipazioa bultzatzen. Herritarrak sentimendu jakin batzuetara ekarri behar dira, emozionalki ere atxikimendu maila ahalik eta altuena izan dezaten herriarekiko eta elkarrekin definitu diren helburuekiko. Honek komunikazio bizia eskatzen du, non sormenak ere berebiziko garrantzia hartzen duen.

Komunikazioa, bestalde, ongizate faktorea da:

  • Alde batetik, gertatzen diren gauzen berri izan eta haiek ulertzeko aukerak bidea ematen dio herritarren eta udalaren arteko elkar ulertzeari.
  • Bestetik, bizi garen lekuarekiko/herriarekiko gure pertzeptzioa aldatzen lagun dezake, positiboki, eta harekiko kooperazioa eta atxekimendua handitu.

UDAL MARKA

Gauzak horrela, ez dago udal komunikazio efektiborik udal markarik gabe. Udal batek aukera txiki bat izan nahi badu herritarrek uler dezaten zertan, zergatik eta zertarako ari den, udal marka bat behar du. Komunikazioa elkarrizketa bat baldin bada, udal markak elkarrizketaren %30 ezarri du aldez aurretik, elkarrizketaren terminoak zedarritu dituelako. Udal marka konpromiso bat da, promesa bat.

OHARRA: ez dira nahastu behar udal-marka eta nortasun korporatibo instituzionala. Gauza ezberdinak dira, eta, gainera, izaera, erabilera eta helburu ezberdinak dituzte.

LANAK, PERTSONAK, TRESNAK ETA DENBORA EGITURATZEN

Komunikazio planari heldu aurretik betekizun batzuk daude, den-denak egituraketarekin lotuta.

Batetik, gobernu ekintza egituratu behar da. Gobernu ekintza egituratzeko hiru erreferentzia nagusi daude:

  1. Hauteskunde programa
  2. Gobernu programa
  3. Udal Marka

Hori dena praktikan egituratu behar da, egutegi baten bidez. Alegia, gobernu programaren egutegiaren bidez. Zer/noiz zehaztu eta mugarriak identifikatu, mugarrien inguruan komunikazio-lan osoagoa planifikatze aldera. Hau da, komunikazio-plana egite aldera.

Bestetik, lan taldea egituratu behar da, bi zentzutan:

  1. Ikuspegiaren aldetik. Taldekide guztiek ondo ulertu behar dute lanaren nondik norakoak.
  2. Organizatiboki, arduren banaketa egoki baten bidez.

Hau guztia derrigorrez egin beharko luke udalak, komunikazioaren kontu hauek guztiak kontsideratu ere egin gabe: ordea, ezin da komunikazioa antolatu gobernu planik gabe. Ikuspegi honetatik kanpo lan eginez gero udal propagandan eroriko zara, eta okerragoa dena, alkatearen propagandan. Zoritxarrez hau da egoerarik ohikoena gure artean, zeinahi dela udal gobernuan dagoen alderdia.

EGITURATU DEZAGUN KOMUNIKAZIOA ERE

Abiapuntua: udal marka, tresnak eta pertsonak definitu behar dira. Hori gabe jai. Dirua aipatu det?

Ekintzak definitu eta denboran egituratu behar dira orain. Komunikazio-plana egin, alegia. Ahalegin handiagoa egingo dugu mugarrien inguruan, horiek ahalmen berezia dutelako udal marka (udalgintzaren nondik norakoa) begibistaratzeko.

Eta ekintzekin batera haien inguruko esatekoak eta “edukiak” (esatekoak bideratzeko komunikazio-ekintza zehatzak).

Ekintzei eta esatekoei etekin estrategikoa ateratzea udal markaren lana da. Beste era batera esanda: esateko nagusia udal markak biltzen du. Hor hasi eta bukatzen dira gure komunikazio ahaleginak: egiten eta esaten dugu guztia udal markarekin lerrokatu behar da, modu koherente eta sendo batean, egunero eta legealdi osoan zehar.

KOMUNIKAZIO-SISTEMA

Tresnak eta prozesuak behar ditu udal komunikazioak, eta horien definitu eta abiatu behar dira. Sistema entzuteko sistema ona behar du, ez soilik esateko.

KOMUNIKAZIO-ZUZENDARIA

Galdera batekin hasiko gara: batetik hamarrerako eskala batean, zenbateko garrantzia ematen diozu komunikazioari zure udalgintzan? Komunikazioari dedikatzen dizkiozun ahaleginak, ordea, zenbatekoak dira?

Ez da bidezkoa udal batean inor ez egotea jarrita herritarrekin komunikazio egoki bat izatera. Ideologikoki erori egiten da, eta estrategikoki akatsa da. Herri oso txikietan ulertzekoa da, baina ertainetan eta handietan inola ez.

Nabarmena da: ezin dira udal marka eta komunikazio plana kudeatu komunikazio-zuzendaririk gabe. Aukera bat da zuzendaria bat propio kontratatzea, beste aukera bat ordukako zerbitzua kontratatzea, arkitektoekin-eta egiten den bezala.

ALKATEA

Alkatea da udal komunikazioaren aktiborik preziatuena. Asko eman eta kendu dezake. Kudeaketa jakin bat eskatzen du.

————————————————————————————–

Pentsa ezazu: udalek oso abandonatuta daukate udal komunikazioa, eta, horrenbestez, atxikimendu arazoak daude leku guztietan, udalarengandik “disgustoak” bakarrik iristen zaizkiolako herritarrari (isunak, reziboak e.a). Hala ere, a priori, jendea udal taldearen alde dago, publikoa bertsolariaren alde dagoen bezala, jendeak estimatu egiten duelako erantzukizunak bere gain hartzen duen pertsona. Baina, bertsolarien kasuan bezala, jendeak ikusi behar du benetan saiatu egiten zarela zure lana ondo egiten. Akatsik egiten baduzu, jendea ulerkorra izango da, aurreko baldintza betetzen baduzu. Hemen Pasaiako adibide on bat. Ez ezazu, beraz, beldurrik izan gobernu programa aurrera eramateko.

Badira beste aspektu asko gai honen inguruan, horien artean agendaren kontrola eta abar, baina horiek gehiago dira “borroka politikoari” dagozkion kontuak, ez hainbeste udala eta herritarren arteko komunikazioari dagozkionak, eta horregatik utzi ditut post honetatik kanpo.

Bukatzeko, gai honetan, beste askotan bezala, garrantzitsua da aspektu etikoak zaintzea.

7 thoughts on “Udal Komunikazioa

  1. Eskerrik asko zuei iruzkinagatik.

    @birasuegi bota lasai galderak.

    @olatz zergatik esaten dezu “ze pena orain irakurri izana”? Zinegotzi-edo ibili zara inoiz? Hola bada, zertan uste dezu dela lagungarri posta?

    Atsegin dut

    1. Bai, alkatetzan hain zuzen ere, eta beno askotan eguneroko lanak denbora kentzen zigun eta egiten genuena ( herri txikia izan da) zabaltzen saiatzen ginen, baina gehiegi estrukturatu gabe, eta askotan nahiko berandu. Egia da, gure kasuan behintzat, arazo handia izan genuelako gai batekin, uste dut, hasieratik pausu guztiak ematerakoan, egindakoaren berri eman izan bagenu, ba agian beste motatako erantzunak jasoko genituela.
      Beraz komunikazioa ona, eta estrukturatua ematea garrantzitsua dela uste dut.
      ongi izan
      olatz

      Atsegin dut

  2. Oso oso ona… (saiatuko naiz)😉
    Oso importantea da komunikazio ulertzea puntu estrategikoa eta beharrezkoa da gestionatzea. Nire ustez udalek batzuk komunikazioan pentsatzen bakar-bakarrik propagandean. Bakarrik dena ondo, eta komunikazio puntu batetik: nerea. Eta ez herriaren alde: “gurea” “denontzat”.
    Eta oso interesesgarria da komunikazio ulertzea “marka”ren partetik.

    Atsegin dut

    1. Juanjooo, txapeldun, saiatu ta ederki asko asmatu! Euskaraz txukun-txukun egiten duzu.

      Ados esaten dezun guztiarekin. Pena da hala izatea, baina kasu on batzuk ere badira hortik. “Ebangelizazio” lan handia dago egiteko, ordea, beti bezela.

      Zaindu eta eskerrik asko iruzkinagatik.

      Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s