slacktivismoa

Slacktivismoa gutxietsia dago

Komunikazioa

Tekno-optimisten eta tekno-pesimisten arteko eztabaidak ez du etenik. Internet askatasunerako tresna da edo ez da? 

Jeff Jarvis eta Evgeny Morozoven arteko borrokaren erdian gaude, Morozovek gogor kritikatu baitu Jarvisen azken liburua What Would Google Do? Eztabaida bizia piztu da, irainak eta isekak barne, eta akaso Morozov in Jarvis: is there a point? artikulua baliagarria zaizue gaian kokatzeko.

Morozov-ena da The Net Delusion: The dark side of internet freedom liburua, eta horren harira idatzi nuen Internet ez da aldaketarako tresna. Gertutik jarraitu dugu optimisten eta pesimisten arteko eztabaida hemen, beraz, eta Slacktivismoaz ere aritu gara. Slacktivism Wikipedian. Adiera arruntenean, slacktivismoa zurikeria hutsa dateke, inolako eragin politiko edo sozialik gabeko interneteko denborapasa txoroa. Kontsumerismo etikoaren pareko zurikeria, nonbait. Slacktivism: Helping Humanity With a Click of the Mouse artikuluak ere baditu ale eta adibide onak.

Orain ikerketa berri baten berri izan dugu: why slacktivism is underrated. Eta ez nuen berau aipatu gabe utzi nahi, elementu berriak ekarri dituelako.

Nola ikusten dezue gaia? Internet eta sare sozialak baliogarriak al dira gizarte mugimenduentzako? Jende asko ikusi det sare sozialen aurka hitz egiten azkeneko urteotan, eta orain haietan buru belarri aritzen dira. Nolakoa da emaitza?

2 thoughts on “Slacktivismoa gutxietsia dago

  1. Baliagarriak dira, baina maila sinplean, eta beti ere tresna bezala erabiltzen baditugu, eta ez helburu bezala askotan gertatzen den moduan.
    Gizarte mugimenduen alde parte-hartzen duen jendearen konpromezu maila ezberdina izaten da, eta ezegoki izendatutako ‘Sare Sozial’ hauen eraginkortasuna, konpromezu maila oinarrizkoena asetzeko mailetan gertatzen da. Baina zer gertatzen da tresna hauek oinarrizko konpromezu mailak bakarrik asetzeko diseinatuak badaude, eta ez badute konpromezuan eta aktibismoan ‘gora’ egiteko aukerarik ematen? Hori nire ustez arazo nagusia, edo behintzat gainditzen saiatu beharrekoa.
    Gai honi buruz asko idatzi dute Las Indiaseko lagunek:
    http://lasindias.net/indianopedia/Cultura_de_la_adhesi%C3%B3n

    Atsegin dut

    1. Hortxe eztabaida Beñat. Indianoen “cultura de la adhesión” delakoa gertutik jarraitu det, baita 15M delakoaren ingurukoa, biak lotzen baititu sarritan Ugartek. Uste dut Ugarteri ahaztu egiten zaiola teknologia hauen eragina ez da berdina gizarte/kultura batetik bestera. Shirkyren tesia ausarta da oso: aldaketa soziala organizaziorik gabe. Baina Morozovena da harrigarriena, esaten baitu lagundu ez eta sareok kaltetu egiten dutela askatasunaren aldeko dinamika, “deliberazio autoritarioaren” eraginez.

      Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s