La Noria, markak, komunikazioa eta Internet

Komunikazioa

Twitter OFF. Horixe esaten du @jordiglez Jordi Gonzalezen Twitter kontuak, eta halaxe dago azaroaren lautik. La Noriari “hor konpon” esaten ari zaizkion markak, berriz, Twitterren eta Facebooken argitaratzen ari dira beren “komunikatuak”, ez ohiko hedabideetan. Gaizki Gonzalez eta Telecinco, ongi marka desertoreak. Doako publizitatea Telecincorentzat? Bai, baina negatiboa kasu honetan.

Atzo ETB1eko Arratsaldero saioan iritzia eskatu zidaten, eta hemen aktualitatea jorratzen ez dugun arren, han esan ez nituen hainbat kontu esatera nator gaur.

Kazetaritza da auzitan dagoena kasu honetan, ez publizitatea, atzo Estitxu Fernandezi esaten nion bezala, kazetaritzaren etika hain zuzen ere. Ez da komeni gaia aldatzea. Telecinco da lider absolutua publizitatean Espainian, %43ko merkatu puskarekin. Eta audientzia onak baino hobeak izaten ditu La Noriak, %15eko inguruko share-a, hain zuzen ere (hau da, telebista ikusten ari direnen %15 saio hori ikusten ari dira). Gizarteak bere buruari egiten dizkion galderen artean, hauxe bat. Nere aldetik, neure buruari galdetzen diot zergatik orain horrelako zalaparta Marta del Castilloren auzia dela-eta, hauteskude garaian eta 5 milio langabetu eztabaidaren mahai gainean egon daitezkeen unean.

Haatik, publizitatea da beti auzitan dagoena, publizitatea eta markak. Hori da gure gaia, eta horretara nator.

Ez bakarrik herritarrak, markak ere gero eta gehiago ikasten ari dira Internetek ekarri duen egoera berria kudeatzen. Reputazio digitala reputazio korporatiboa da, konfiantzaren bihotza. Eta konfiantza da markaren/marketinaren bihotza. Adi, batez ere politikan ari zaretenak: konfiantza da gakoa, ez sinesgarritasuna, ez baitira gauza berdina, inondik inora. Crowdsourcinak, sare sozialek, Googlek eta P2P sareek ingurune berri bat ekarri diote gizarteari eta komunikazioari berari, non marketinaren ohiko kontornoak desagertu egin diren, posizionamendua bezalako estrategia ikutuezinak kuestionatzeraino: aurrez aurrekoa da orain marka eta erabiltzailearen arteko harremana, eta harreman horrek sortzen duen esperientziaren araberakoa da markarekiko atxekimendua, marketinean bezala politikan ere. 

Gauzak horrela, konfiantza da gakoa, eta konfiantzaren gakoa TRANSPARENTZIA. Horixe da datozen garaiotan marken erronka nagusia. Tekno-optimista nahiz tekno-pesimista, zure marka kudeatzeko errezeta inportanteena hori daukazu. Krisi egoerak kudeatzen ibili nahi ez baduzu, hobe duzu bai aholku honi kasu egitea, La Noria-ri gertatu zaiona beste askori gertatzen ari zaielako.

Adi, ez da tresnak ondo ibiltzen jakitea, dela Twitter, Facebook edo kontsumitzaileen rekomendazio panelak. Gakoa ez dira tresnak, gakoa estrategiak dira, horietako komunikazio-esparru bakoitzean egingo/esango duzuna xede-talde jakinekin loturak sendotzeko. Kontsumitzaile gisa eta herritar gisa eskubide batzuen jabe garela badakigu, baina horretaz gain, zure jarraitzaileak gara halaxe erabaki dugulako, eta horren arabera tratatu behar gaituzu. Ez zaitez gurekin ahaztu eta ez ezazu zulatu zuregan jarri dugun konfiantza, asko espero baitugu zuregandik. Bat gara.

One thought on “La Noria, markak, komunikazioa eta Internet

  1. Nere postekin loturak: 6.Gaia « ekonomiabatxilergoan

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s