Hauteskunde Orokorrak 2011 (II)

Komunikazioa

Hauteskunde Orokorrak 2011 postari iruzkin batzuk egin nahi dizkiot igandea pasata, gaia errematatzeko-edo.

EDITATUA: GARAren dokumentu hau hauteskundeen emaitzak ematen gordetzekoa iruditu zait.

PSOE eta PPri buruz esandakoak bere horretan utziko nituzke. Akaso azpimarratu daiteke PPren estrategia PSOE hustutzeko, ez soilik botu-kopuruaren aldetik, baizik eta bere oinarri sinbolikoan. “Sumate al cambio” horrek ez du bilatzen soilik PSOE gainditzea, baizik eta PSOEren kontakizuna zulatzea estrategikoki. PSOEk bere burua berrasmatu behar du.

Amaiur: esandakoak bere horretan utziko nituzke kasu honetan ere. Emaitzak, ordea, espektatiba onenen parekoak izan dira. Jendeak Amaiur saritu du, eta emaitza historikoak dira alde askotatik. Zer dago sari horren azpian? Nere ustez hiru gauza: (indar abertzaleen) batasuna, askatasunerako aukera berri bat eta bakerako aukera. Amaiur esperantza da, askatasun esperantza delako ezker abertzalearen kapital sinbolikoa. Eta, ondorioz, hori izan behar luke komunikazio-estrategia ere nere ustean. Hau da, zubia kontsentsurako deia da, eta hori akatsa da nere ikuspegitik, ez baitago inoren espektatiban. Askatasunaren alde egiteko aukera berri hau baliatzera deitu behar zien Amaiurrek euskaldunei, tonu aktibo eta positibo baten bidez, eta modu egoki batean triangulatu hutsune afektiboak nabarmenagoak ziren gai eta lekuetan.

Zubia bada estrategia, askoz ere motibo gehiago legoke triangulazioa izateko komunikazio-estrategiaren ardatza, enpatia eta reprozidade psikologiko baten bidez eman dena bueltan jasotzeko. Epe luze eta gogor baten transformazioa gertatzen ari da, eta komunikazio-estrategi batzuen erabilera ohi baino intensoagoa izan beharko da. Baina ez da hala izan. PSOEri buruz lehenengo postean esandakoak hemen ere balio du: akatsa ematen badiozu jendeari, akatsa aitortuta, jendeak bere partea emango dizu. Estrategia herrialdeka desmultiplikatzeko beharra nabarmena da, ez soilik nafarroari begira, baina bereizki nafarroan. Horretarako, komunikazio-estrategiak mezu/ekintza bereziak antolatu ditzake, batetik; eta, bestetik, tonoa eta estiloa kudeatu ditzake lurralde/kulturgune bakoitzaren nerbioekin ondo konektatzeko.

EAJ: esan behar da Urkullu bi koska gorago dagoela hauteskunde hauen ondoren alderdiburu bezala. Serio jarri da, eta autoritate horrek lider bihurtu du. EAJ paniko egoeran zegoen, eta esan behar da borroka egin duela eta sekulakoak eta bi mobilizatu dituela “barrutik”. Komunikazioaren aldetik modu ordenatu batean egin du lan, hiruzpalau mezuren inguruan, nahiko txukun, panikoaren barruan, edo akaso horregatik! Beldurra eskarmentu oneko laguna da beti. Nire kinielatik bat gora egin dute, 5.

Geroa Bai: antimugimendu bat da, ezker abertzalearen aurkakoa, EAJren zerbitzura. Ondo ateratzen ari zaio jokaldia EAJri, etikaren bestaldera pasa bada ere, “ezkerreko indar progresista” baten botoak beretzat hartuta. Guzurre eta gezurra bat eginda daude hemen, baina hori indargabetzeko lana Amaiurrena zen, batez ere ezker abertzalearena. Antimugimendu horrek jaten du batez ere ezker abertzalearekiko erraietako ezinikusi batetik, eta hortik du konponbidea auziak, ez ezkerraren aldarrikapen ozen batetik. Asier Blas irakasleak esan du: emaitzak aldez aurretik jakintzat jotzen direnean, jendeak sentimenduekin ematen du botoa. Nire kinielatik bat gora hauek ere.

Esango dut: ezkerrekoa izatea ez da kalera ateratzea bandera komunista batekin egindako traje batekin, ezta traje hori dotore egitea komunikazioaren hainbat teknika erabilita. Ezkerrko indarrek taktika eta estrategia lehenetsi behar dute boterea eskuratzeko. Gauzak egin behar dira arrazoi batengatik eta helburu batekin, ez gogoak edo ideologiak aginduta. Hori teokrazia bat besterik ez da. Adi honi: eskubiko indarrek ez dute inoiz esaten eskubikoak direnik, jakin badakitelako testuinguru kulturalak hori zigortu egiten duela. Ezkerrak, ordea, besterik ez du ahoan, baita Amaiurrek ere. Baina zein da ezkerraren egoera elektorala gurean? Hutsaren hurrengoa. Zergatik ibili horien bidea orduan? Gehiago: zein da horren eragina hirietako langile urbanoen kasuan? Ulertzen det Geroa Baik ezkerrarena esplotatzea ehuneko ehunean, bere helburua ezker abertzalearen botoemaileak alienatzea delako, antimugimendu bat den aldetik, baina ez det ulertzen hori izatea Amaiurren komunikazio-estrategiaren ardatza. “EAEn abertzale, Nafarroan ezkerreko” eskema bat dagoela ematen du, eta ez daukat ezer horren aurka, estrategikoki ondo justifikatuta balego behintzat (ez nago saltsan eta ez dakit hala den).

2 thoughts on “Hauteskunde Orokorrak 2011 (II)

  1. Aupa!
    Basaburuako gazte bat naiz.
    Amaiurren inguruan eta zubiari buruz egin dituzun hausnarketak interesatzen zaizkit.
    Nola kontsentsua ez dagoela inoren espektatibetan?
    Zergatik ez du bada zubia baliatuko Amaiurrek, PNV-rengana, IU-rengana, NABAIrengana… hainbat lekutara iritsi badaiteke zubia tarteko?
    Gatazkaren konponbidea guztion artean egin behar bada, nola ez dute zubigintza egingo ezkerreko eta abertzaleek gainerakoen jarrera mugiarazteko?
    Ez dut uste zubiaren erabilera okerra denik, besterik gabe.

    Atsegin dut

    1. Kaixo Jon. Eskerrik asko iruzkinagatik. Arrazoi duzu, igual pasatu egin naiz esaten akordioa ez dagoela inoren espektatiban. Egon badago. Kontua da gauza ezberdinak direla mapa eta lurraldea. Akordioa jendearen mapan badago, batez ere Amaiurren bueltan bildu direnen artean, baina ez da hori jendearen bihotzetan dagoena. Jendearen bihotzetan askatasuna dagoela esango nuke, areago hauteskunde orokor batzuetan, eta akordioa gehiago da zera tekniko bat edo tarteko betebehar bat.

      Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s