Prentsa Oharra

Komunikazioa

Egitura hau ez da batere txarra

Euskaldunak hobeto ekiten omen dio lanari ezezko perpausen bidez. Hori horrela, prentsa oharra gaizki ez egiteko aholku batzuk bildu ditut hemen, aldagai digitala barne hartuta.

Internetek eman digun egoera berrian, zure prentsa oharrak zuzenean irakurtzen dira orain zure webgune korporatiboan, ez kazetari batek landua, ez hedabide batek mediatua. Zure marka/erakundea komunikabide bihurtu da, beraz.

  1. Zure prentsa-oharrak ez du ezer berririk kontatzen. Publikoarentzako azpimarragarria den zerbait kontatu ezazu, ez soilik zure erakundearentzako. Eta horrela ez bada, lan egin beharko duzu halaxe izan dadin. Gogoratu katolikoen agindua: “etzazu jainkoaren izena alperrik aipatu”.
  2. Publizitate iragarkia ematen du. Debekatuta daude harridura-zeinuak, deiadarrak, gorazarre leloak, hiperboleak. Ez zara agentziako copy-a eta aurrean kazetariak dituzu, ez erosleak ezta zaleak ere.
  3. Blogarien estiloa baztertu, baita gutunena ere. Ez da iritzi artikulua, ez da entsegua; eta ez da zure azukre koskorrari idazten dizkiozun gutun eztitsu horietako bat😉
  4. Kazetari egokiak aukeratu. Datu basea eguneratu etengabe. Zalantzak badauzkazu, deitu aldez aurretik. Eguneratu. Jo ezazu kazetari egokiengana, aukeraketa bat egin. Ez bidali inoiz prentsa-ohar masiborik! Kalitatea da, ez kantitatea. Epe luzean ari zara, ez epe motzeko inpaktuan. Zure lana da eta erakunde baten izenean ari zara.
  5. Zure prentsa oharrak ez dio inori ezer eskatzen, ez du gertakizunik inguratzen. Esaiozu jendeari zer espero duzun haiengandik, zein den datorren urratsa, zer gertatuko litzateke eskatzen duzun hori egingo ez balute. Mezuak enmarkatu (frame), gogobideratu.
  6. Prentsa-oharra edo bere edukia Interneten dabil bolo-bolo dagoeneko. Ez dugu berri bera bi aldiz irakurri nahi.
  7. Prentsa-oharra oso motza da, informazioa falta da, edo oso luzea, eta orduan akatsak egiteko aukera handitzen duzu edo oharra bera irakurgaitza da. Nahikoa daukazu 300 hitzekin. Hortik aurrera, 600-800 hitz bitarteko oharra egin dezakezu goitik jota, baina alarma gorria pizteko oharra da hori, edo kasu berezia. Pentsa ezazu, gainera, gure kasuan prentsa-oharra elebiduna izaten dela kasu askotan, zure erakundearen komunikazioaren hizkuntz politikak besterik esaten ez badu behintzat.
  8. Formatua zaindu, irakurterraza izan dadin. Letra larririk ez, paragrafo gehiegi/gutxiegi ez eta karaktere arrarorik ez, mesedez.
  9. Esteka gehiegi erabiltzea ez da ona, irakurlea estresatu egiten delako, eta irabazi baino gehiago, galdu egin duela iruditzen zaio hori dena begiratu gabe utzita. 300 hitzeko prentsa ohar batean 3 esteka gehienera jota, edo nahi bauduzu 100/1 araua bete.
  10. Aurrean gertakizunak, berria; atzean testuingurua eta gainerakoak. Beti! Fijatu zaitez postaren irudian. Prentsa-oharra ez da entsegua, ez du autoritate zientifikorik eskatzen, ez zaude eskolan.
  11. (Bonus Track) Markari jaten eman, markagintzatik aritu (branding). Marka baten komunikazioan ari zara, esanahiak, tonoa eta estiloa zedarritu dituen marka baten komunikazioan. Koherentzia gorde, eta markari zerbait aportatu diozula sentitu behar duzu prentsa ohar bakoitza bidali ostean

Zerbait gehitu nahi duzu? Iruzkinetan duzu aukera.

One thought on “Prentsa Oharra

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s