5.200tik gora bisita izan ditu Komunikazioaren (h)egiak 2011ko azaroan, inoizko kopururik handiena. Behean dauzkazue post ikusienak, urte osokoak eta azken hiru hilabetekoak, hurrenez hurren.

Ez dakit asko edo gutxi den, eta ez dut esango bisita-kopurua inporta ez zaidanik, idatzi helburu batekin idazten baitut hemen: aktibistak inspiratu, eta aukeran agentziak ere (barkatu atrebentzia), herrigintza efektibo baten alde, komunikazioa jotzen dudalako eraginkortasunaren aldagai garrantzitsuena.

Komunikazioa hedapenerako tresna huts gisa ulertzen dutenek, gehiegizkotzat jotzen dute ikuspegi hau, baina komunikazioa bere dimentsio estrategiko osoan eta holistikoan ulertzen dugunok, badakigu, gure behatzen artean sentitu dugulako, gutxi daudela erakunde baten eskura komunikazioa bezain estrategia (ez soilik tresna) eraginkorrik. Badakizu, munduan bi jende mota dagoela: komunikazioaren indarrean sinisten duena eta sinisten ez duena.

Datuetara itzulita, esan behar da Internetek nitxoentzako komunikazioa ahalbidetzen duela. Hemen ez dago hedabiderik ez masa komunikaziorik, eta, ondorioz, “audientzia” ez da metrika egokia. Balio duen metrika bakarra “engagement” delakoa da, alegia nitxo edo komunitate jakin baten aitzindari izatea, egoerarik onenean.

Nik ez dakit komunitate bat osatzen ari garen edo ez, pentsatu nahiko nuke baietz, baina bixita-kopuruak ez dit horren gaineko pista gehiegirik ematen. Interakzio-maila xume bat badago blogean eta sarean, asko estimatzen dudana, komunitatea egongo bada interakzio xume horren gainean eraikiko baita. Ez dakit ordea nor dagoen pantailaren bestaldean, nongoa den, non egiten duen lan, zergatik interesatzen zaion hemen esaten dena, hemengoak aplikatzeko aukerarik izan duen, hala bada nola atera zaion e.a.

Nago komunikazioa gai “berria” dela gurean, herrigintzan bezala enpresetan, eta bat baino gehiago deseroso sentitu dela hemen, batez ere denbora dezente ematen dudalako hainbat uste(l) ideologiko eta joera oker jipoitzen. “Desegintza” lan handia behar da oraindik bide zuzena jorratu ahal izateko, egunetik egunera argiagoa baita niretzako hainbat jokaeren okerra. Ez naiz bakarra: komunikazioan aritzen diren guztiak aritzen dira “ebanjelizatzen”.

Eskerrik asko hemendik pasatzen zareten guztiei.

EDITATUA: jarraitzaile batek twitterren esan dit oso datu onak direla, eta gogoratu dit merezi al du? postean esaten nuenak ez duela balio. Ondo fijatzen bagara, post irakurrienak beti dira euskara/politika, ez hainbeste komunikazioarekin harremana daukatenak. “Niri buruz hitz egiten dute, ikus dezagun zer esaten duen honek” hori narzisismo hutsa da, eta berdin-berdin balio du Intereconomiarako eta (h)egiarako. Bitartean, paralisia.

Komunikazioa

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s