Sinesgaritasuna ez da nahikoa, konfiantza da gakoa

Komunikazioa

konafiantzaSarritan ikusten dira Twitterren polemikak, denak antzuak. Ni neu ere ibili naiz batean edo bestean, tamalez. Horietako batean, sinesgarritasuna ez, konfiantza zela gakoa esan nuen, eta hor hasi zen bi aldeko bakarrizketa.

Egunotan Can you inspire an audience with a negative message? artikulua topatu det, eta zas, “tipo hau nere garunean sartu da” pentsatu det. Hangoa hona ekarri besterik ez dut egin nik, bizpahiru kontu gehituta. Hainbaten zailtasunen bihotza zulatzen du artikuluak.

Marketinean bezala politikan, konfiantza da gakoa, beste hainbeste zereginetan bezala: medikuak, abokatuak, publizitariak, aholkulariak, e.a. Konfiantza eta sinesgarritasuna diskurtsoarekin dute harremana, diskurtso horren antolaketarekin. Mezuak arazoa-soluzioa bikotea konpondu behar du, modu batera edo bestera, halaxe ohituta dagoelako gure garuna.

Mezu negatiboa bakarrik zabaltzen duen pertsonak edo taldeak jendearen sinesgarritasuna irabazi dezake, baina inoiz ez jendearen konfiantza.

Arazoa ezaguna bada, arazoaren jabe egin zarela jakin nahi dugu, hasteko, eta orduan gaiaz hitz egiteko autoritatea aitortuko dizugu. Gainera, arazoa nola konpondu esaten badiguzu, gure konfiantza izango duzu. Medikuak diagnostiko ona egiten duenean, gure sinesgarritasuna irabazten du, baina gure gaitza sendatzen duenean, gure konfiantza irabazten du.

Norbaiti etorri zaio Zapateroren aurpegia gogora hau irakurritakoan? Zapaterok krisia ez onartzeko akatsa egin zuenetik, hitz egiteko eskubidea ukatu genion. Zerraldo politikoa izan da hilabete hauetan guztietan horregatik.

Arazoa berria denean, berriz, gure esker on guztia izango duzu arazoa ulertzen laguntzen badiguzu, eta zure jakintza aitortuko dugu. Baina soluziorik ekartzen ez baduzu, Aio Pelaio: sinesgarria zara, baina ez duzu gure konfiantza irabazi. Soluzioak ekartzen badituzu, ordea, gerta daiteke denen gustukoak ez izatea, baina beti izango duzu norbait zure alde, asko edo gutxi, planteatzen duzun soluzioarekin bat datorren audientzia bat topatuko duzulako beti.

Pentsa, jendeak nahiago du gizarte arazoei ezikusiarena egitea. Horregatik, berri txarrak bakarrik ematen badizkiozu, ez zara bere gorrototik oso urruti ibiliko. Oso deserosoa da jendearen ongizate pertzepzioa pitzatzen ibiltzea.

7 thoughts on “Sinesgaritasuna ez da nahikoa, konfiantza da gakoa

  1. Kaixo Joseba,

    Ez du gaiarekin zerikusi zuzena baina zure iritzia jakitea gustatuko litzaidake urtarrilaren 7an Bilbon burutuko den manifestazioko kanpainaren inguruan.

    Milesker eta ondo izan!!!

    Atsegin dut

  2. Beno, ez dakit kanpaina bat den, lanketa komunikatiboa, propaganda lana den… Urtarrilaren 7ko manifestaziorako deia bolo-bolo dabil asteotan, lema berriekin eta… Zure iritzia jakin nahi nuen, besterik gabe. Milesker.

    Atsegin dut

    1. Beno, Larraitz, enuen hain lehorra izan nahi, ta barkatu ironia, baina holako galdera bat botatzen denean, laguntza piska bat eskertu egiten da; azken batean, jende jakin bat lanean ari da zeregin horretan eta erraza da min ematea esaten denarekin. Ez dakit zein zaren, nondik nora egiten duzun galdera, jakinmin zehatzik baduzun… Horrek denak lagundu egiten du elkarrizketa jator bat garatzen. Bestela, epaile lanetan jartzen nauzu… Pentsa: nik ez dakit zein den estrategia, zein diren helburuak, zein beharrak ezta zer nolako azterketa egiten den… Beraz, oso zaila da niretzako tajuzko iritzi bat ematea, eta oso erraza hanka sartzea, bizpahiru pertsona mintzea, eta abar.

      Hala ere, limitazio hauek guztiak kontutan hartuta, zera esango dizut kanpainari buruz:

      “Kolosala izango da”, 10.000 sinadura bildu dira eta 400 preso ohik babestu dute EPPK osatzen duten presoen hurbilketa-eskakizun indibiduala.

      Kopuruak. Kopuru hutsak.

      Non dago ordea komunikazioa? Zein da estrategia indartzen duen mezua? Klaro, zein da estrategia? Nola indartzen du mezuak atzean duen mugimenduaren posizio estrategikoa (morala) testuinguru politiko jakin batean? Nola reordenatzen du giza eskubideeen frentea, bide batez esanda, abandonatuta dagoena modu ulergaitz batean? Nola itotzen du mezu horrek besteen mugimendu-esparrua? Eta komunikazioaren ardatza kopuruak badira, zer errepresentatzen dute kopuru horiek honekiko edo harekiko? Zein da dimentsioa? Zein da hau edo bestea egitearen ondorioak? Zer dator gero? Zein da nere egitekoa bihar?

      Zein da arkitektura? Egin dezagun bidea, Marx anaiak, kolosala izango da? Zein da zein? Zein da indartzen ari garen marka? “Esparru anti-errepresibo” guztia dago hankaz gora, bide batez esanda hau ere, eta estrategia afektiboak garatu behar dituenak ibilbide hiperpolitikoak egiten ditu, eta abar…

      Oro har, indar erakustaldi mekanikoa ikusten dut, komunikaziorik ez.

      Eta presoek indar mobilizatzailea dutela jakin badakigu.

      Hauxe nire iritzia Larraitz.

      Atsegin dut

  3. Aupa Joseba! Besterik gabe botatzen nizun galdera, kontu hauetan interesatzen hasi naiz baina egia esan gauza batzuk nahiko handi gelditzen zaizkit, zure azalpen batzuk barne jeje! Baina interesgarriak zaizkit egin ohi dituzun aholkuak eta sin mas, zure iritzia jakin nahi nuen. Niri kanpaina potentea iruditu zait, nahiko originala eta jendearengana ondo iritsi dena. Baina esaten dituzun kontuak ere ondo dare. Horrexegatik jakin nahi zuen iritzia. Milesker erantzunagatik eta segi holaxe!

    Atsegin dut

  4. Nere postekin loturak: Fagor | neure (h)egitik

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s