Berri onak (euskalgintzan)

Komunikazioa

Lekunberrikoen baimenaz…

Teknopatak mihi puntan jarri zidan:

Ikerketa bat proposatzera nator: har dezagun 2011 urtean euskalgintzak ekoiztu dituen berri guztiak. Zenbatu dezagun horietako zenbat diren negatiboak. Eta gero azter dezagun horietako zenbat eman zitezkeen modu positiboan, hiru hipotesi hauek kontutan hartuta:

1. Berria ekoizteko oinarri hartzen dugun gertakizunaren larritasuna erlatiboa da.

2. Larritasunaren kudeaketa estrategikoa burutzeko gai gara, mekanikoki salaketara eta estrategia defentsiboetara makurtu gabe.

3. Gai gara gure komunikazioa kontrolatzeko modu inteligentean, kontzientean, helburupekoan eta estrategikoan, erraietako jarduera mekaniko, autosatisfaktorio, ideologiko eta narzisista bazterrean utzita. Alegia, gai gara jendearen araberako eta gure helburuen araberako komunikazioa egitea, eta ez galbidera eramaten gaituen burokrazien arteko borroka ideologiko etsaituan sakontzeko.

Adibidez:

“Buztaneko Udalak 5.000 euro gutxiago emango dizkio Trafalgar Irratiari”

edo tintak kargatuta:

“Buztaneko Udalak diru-laguntza murriztu dio euskarari”.

Aukeran, hau daukagu:

“Aurten ere uhinetan izango dugu Trafalgar Irratia udalaren diru-laguntzari esker” eta azpitituluan murrizketaren berri eman.

Beste aukera bat:

“Trafalgar Irratiak programazio berri bati ekingo dio aurten, udalaren diru-laguntza txikiagoa izango den arren”

Arren, ez eman inoiz gisako berririk alderantziz:

“Diru laguntza txikiagoa izango duen arren, programazio berriari ekingo dio Trafalgar Irratiak”

Oker ez banago, euskalgintzari buruzko berri kopuru garrantzitsu bat modu positiboan eman lezake euskalgintzak berak bere prentsaurreko/agiri/prentsa-oharretan. Areago: batzuetan gogorra izan arren, berriak positiboan emateko ahalegina egin beharko luke euskalgintzak.

Zergatik?

1. Nik ez dakit talde jakin batek nolako lana egin duen bere finantzazioari eusteko; ez dakit baliabideen kudeaketa ona edo txarra egin duen.

2. Jakin badakigu euskalgintzaren inguruko komunikazioak etsipena sortzen duela, batzuen eta besteen gaiztakeriaz, utzikeriaz, axolagabekeriaz e.a. Hori horrela bada, zerbait egin beharko genuke mota ezberdinetako euskaltzaleen “tono bitala” gehiegi hondoratu ez dadin. Bai, euskaltzale tipologia bat badago, ez dira/gara denak igualak…

3. Adituak bat datoz: etorkinen inguruko berri negatibo gehiegi ematen da medioetan, eta horri buelta eman zaio integrazioa errazteko. Inork ez du auzitan jartzen. Baina, jaun-andereak gauza berbera gertatzen da gazteekin (drogak, bortizkeria, auto istripuak, ni-ni generazioa, gogoz kontrako haurdunaldiak…), emakumeekin (bortxaketak eta hilketak), abertzaleekin e.a.

Beraz: gauza bat da kazetari batek edo hedabide batek egiten duen lana gertakizun baten gainean berri jakin bat ekoizteko, baina kontutan hartuta prentsa-bulegoen bidez bideratzen dela gaur egun hedabideen ekoizpenaren zati handiena, gu ekoizpen prozesu horren parte izaten gara, prentsa-oharra eta prentsaurrekoa guk ekoizten dugulako eta gure kontrolpean dagoelako hein handi batean.

Nolako ondorio afektiboa izango luke euskaltzaleengan eta besteengan euskarari buruzko berri onen ehunekoa handituko bagenu? Nolako eragina izango luke horrek euskararen pertzeptzioan pertsonen beharrak eta interesak (bai interesak) bideratzeko?

Konstruktiboagoak izango ginateke, alaitsuagoak, erakargarriagoak, interesgarriagoak, lagungarriagoak, sinesgarriagoak, atsegingarriagoak, optimistagoak, ulerkorragoak, enpatikoagoak…?

Bai, horixe.

PS.- Jarri nahi dezuen gintza eusklagintzaren ordez eta berdin-berdin balio du.

3 thoughts on “Berri onak (euskalgintzan)

  1. Aupa.
    Diozun guzia egia da. Komunikazioan azpimarratzen da alde ezkorra maiz.
    Gauza baikorrak gertatzean, askotan, ez zaigu burutik pasatzen aipatu behar ditugunik ere.
    Horrelakoak gara. Beraz saiatzea baikorra dena agerian uzten: ezin hobeki!
    Bzkitartean, euskalgintza edo mota guzitako -gintzaren kasuan, gertatzen da nabarmendu nahi izana alde ezkorra. Eta hori kazetari edo komunikatzaile fin batek antzematen jakn behar du. Prentsa komunikatuaren helburua bada alde ezkorra agerian ematea, horrela egin behar da.

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s