Komunikazio Testa

Komunikazioa

1. Batetik hamarrera, nolako garrantzia ematen diozu komunikazioari zure enpresaren kudeaketaren barruan?

1  2  3  4  5  6  7  8  9  10

2. Koherentea da komunikazioari aitortu diozun garrantzia eta komunikazioan inbertitzen duzuna?

3. Komunikazio zuzendaririk badago? Barrukoa da edo kanpokoa?

4. Ez badago, zein da zure iritzia: egon behar du edo ez?

5. Baiezkoa bada, zuzendaritzan dago? Noren menpe?

6. Zein dira Komunikazio Zuzendari horren konpetentziak?

7. Zein dira bere funtzio zehatzak?

8. Ulertzen duzu komunikazio zuzendaria eta komunikazio arduradunaren arteko ezberdintasuna?

9. Bolondresa da edo soldatapekoa?

10. Komunikazio korporatiboaren profesionala da? Zein dira bere ikasketak eta esperientzia arlo horretan? Kazetaria bada, kazetari hutsa da?

11. Orain arteko esperientzia kontutan izanda, zenbateko etekina ateratzen zaio komunikazioari, zure ustez? Zergatik?

12. Definituta dauzkazu zure marketing helburuak eta zure komunikazio helburuak?

13. Zure komunikazioa marka esanahi jakin baten agindupean antolatzen duzu?  Ba al dakizu zein inpaktu daukan horrek zure ekonomian eta zure eraginkortasunean?

14. Zein dira zure segmentuak?

15. Nolakoa da segmentu horiekin dauzkazun kontaktu-puntuen kalitatea?

16. Zer espero du horietako bakoitzak zutaz?

17. Nola dakizu hori?

EXTRA:

18. Zalantzatan nago, ez baitakit zein ikastetxera eraman nire alaba. Azal ezazu 12 hitzetan zergatik aukeratu behar dudan zure ikastetxea.

Zerbaitek huts egingo zidan seguruenik zerrenda horretan. Hola bada iruzkinetan esan eta galdetegia hobetuko dugu.

2 thoughts on “Komunikazio Testa

  1. Kaixo Estitxu.

    Arduraduna esaten denean iruditzen zait ikuspegi organizatiboa nagusitzen dela, antolaketaren ikuspegia alegia. Baina hori bigarren mailakoa da nere ustean. Benetako erantzukizuna komunikazio-estrategiaren sorkuntzari dagokio, eta, zehazki, estrategiaren ejekuzioaren zuzendaritzari (zuzendaritza ejekutiboa). Hau da, komunikazio-zuzendariak estratega bat izan behar du, eta zuzendaritzari hori aportatu behar dio, estrategia orokorraren baitan eztabaidatua eta onartua zan dadin. Gerora etorriko da ejekuzioa eta unean uneko adaptazioak, horrek eskatzen duen autonomia-mailarekin. Finean, zuzendaritza-funtzioa azpimarratu nahi nuen, organizatiboaren gainetik.

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s