Enpresen aginte-mahai estrategikoa

Komunikazioa

Dozenaka dira enpresetan eta, oro har, antolakundeetan erabiltzen diren aginte-mahaiak. Gehienak intuitiboak dira eta beste batzuk aldatuz doaz ekarpen teoriko berriak agertu ahala. Enpresaren errealitate konplexua denez ordea, komeni da konplexutasuna kudeatzeko eskema sinple eta argi bat izatea, enpresaren bilakaera kontolpekoa izan dadin, bidean gal ez gaitezen. Oso gauza gutxi daude enpresan hau baino garrantzitsuagoa, zuzendaritzaren ikuspegitik.

Eskura dauden aginte-mahai ezberdinen artean, Kaplan eta Nortonena gustatzen zait niri, baina gaiarekin bueltaka ibili ostean badagoela are maila estrategikoagoan planteatzea gaia. Izan ere, gauza bat da barkua gobernatzea eta beste gauza bat barkua diseinatzea “nabegazio programa” jakin baten baitan. Hortxe diagrama bat, gauzak argiago azaltze aldera.

enpresen agite mahai-estrategikoa

Sarritan enpresen kudeaketa-eskuliburuak oso jarrita egoten dira epe-motzeko kudeaketara, eta iruditzen zait horrek ez diela “margolan osoa” ikusten uzten. Harrigarria egiten zait zein arreta gutxi jartzen zaion kudeaketaren munduaren ekonomiari. Hartara, nere ikuspegian, ekonomia-politikoa da enpresen kudeaketaren “pertxa” nagusia. Diagrama honetan, beraz, ekonomia politikoaren gai klasikoak hartu eta enpresara ekarri ditut, adaptazio batzuk egin ondoren. Har dezagun, esaterako, berriki Fagor dela-eta han eta hemen izan diren azterketak eta konturatuko gara lau gai haien bueltan aritu direla denak (alde batera utzita bai kontu ideologikoak).

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s