MBA Ikasketak

Enpresa

MBA EHU XXV

MBA ikasketak (masterra enpresa kudeaketan) egiten ibili naiz azkeneko urte eta erdian, Euskal Herriko Unibertsitatean, Sarrikon (Bilbo). 2012ko urrrian hasi eta 2014ko martxoan bukatuko da etapa hau.

Luze joan da, astebururo Bilbora joan ta etorri, presio akademiko sendo samar baten azpian. Nere izeba Puri, ikaskideak, irakasleak eta bizitzak azkenaldian egin didan oparirik goxoena izan ditut bidaide abentura honetan.

Zergatik MBA

Bi arrazoi nagusi nituen enpresa kudeaketan formatzeko:

  1. Komunikazioa eta marketina ez dira ezerezean gertatzen, enpresaren errealitate materialaren baitan baizik, eta, ondorioz, enpresaren errealitatea modu osoagoan ezagutu nahi nuen, bezeroei balorea aportatzeko eta nere lanaren kalitatea handitzeko (publizitate agentzia bateko bazlide-zuzendaria naiz). Dena esateko, jakinminak ere izan du eraginik.
  2. Gure enpresa bera modu egokiagoan kudeatu nahi nuen, hainbat korapilotik pasa ondoren.

Lehenengo lezioa, aurreiritziak

Aitortu egin behar det aurreiritziz josita joan nintzela. Segituan aldatu behar izan nuen hasierako ikuspegia eta nere jarrera apaldu, ondoko arrazoiengatik:

  • Ikasgaien enfoke humanistak lekuz kanpo utzi ninduen, eta aurreiritziak segituan hasi ziren lausotzen.
  • Uste nuena baino askoz gehiago nuen ikasteko.
  • Ikaskideak azeria baino azkarragoak ziren, eta ez zegoen lokartzerik.
  • Masterraren eskakizun-maila altua zen, bai erritmoaren aldetik baita edukien aldetik ere.
  • Segituan konturatu nintzen fondoko karrera zela hura, eta nolakoa gainera!

Hortaz, apaltasun lezio oso bat hartu nuen hasiera-hasieratik. Hortik aurrera ahalik eta perfil baxuenean aritu naiz ikastaro osoan.

Bigarren lezioa, enpresa

Ikasgai asko izan ditugu, denak interesgarriak, baina batzuekin besteekin baino gehiago ikasi eta disfrutatu det, eta, horrenbestez, leku ezberdina hartu dute nere baitan. Ponderazio bat egin det eta nere abilezien kartografia halako bat ere izan litekeena atera zait, “optimista” jarrita:

MBA Joseba Kamio

Ñabardura asko egin beharko litzaioke grafiko honi, baina bego horretan, damutu baino lehenago.

Hirugarren lezioa, antolaketa

Hauxe izan da inoiz EHUn izan dudan esperientziarik onena bezero edo erabiltzaile gisa. Horretan zerikusi handia daukate irakasleek, noski, baina aipamen berezia merezi dute masterraren zuzendari-koordinatzaileek ere. Atentzio pertsonalizatua da zerbitzu publikoen jomuga unibertsalizazioaren ondoren.

Irakasleei dagokienez, zera esan behar dut: kalitate orokorra ona iruditu zait, orain arte EHUn ezagutu dudan onena, talde gisa hartuta. Batzuek esan didate hori horrela izan dela masterra delako eta dirua dagoelako tartean. Baliteke. Haatik, bokazioa duen irakasle sorta ederra topatu dut, konpromiso profesional handiarekin.

Orain lotu puntuak: atentzio pertsonalizatua, bokaziozko irakasleak eta konpromiso profesionala. Ezinbesteko emaitza: kalitatea eta bezeroaren satisfakzioa.

Laugarren lezioa, ikaskideak

Ikaskideak ere irakasle izan dira, eta ez nolanahikoak, kontutan hartu behar baita nolako esperientzia metatzen duten egunero aritzen diren enpresetan: Nervacero, Osakidetza, Uren Partzuergoa, Ingeteam, Arteche, Tecnalia, Guardian, Prosegur, Tata, Euskaltel, Interbiak, Eusko Jaurlaritza, Ferrovial, Lancor, Euskotren, Olarra, Novartis, Accenture, Ondoan, Lointek, e.a.

 

Bostgarren lezioa, aniztasuna

Post luze samarra beharko nuke ikaskideen arteko aniztasunaz zenbat disfrutatu dudan azaltzeko. Nere lekutik ikusita, eta iritziak iritzi, ez da makala aniztasunak ikasleoi ematen digun bentaja, eta hemen ere masterraren zuzendaritzaren lana eskertu behar da, oker ez banago hori baita selekzioaren irizpideetako bat (aniztasuna eta batasuna).

Seigarren lezioa, Bizkaia

Gure arteko giro soziala “botxeroek” menperatu dute, noski, modu lotsagabean menperatu ere! Barre asko egin dugu alde horretatik, eta nik zoragarri pasa det. Bilbotar hauek oso bilbotarrak dira!

Egia esan, aspaldi galdu nion pista Bizkaiari. Nabarmenak dira hango enpresen eta jendeen indarra, baina iruditzen zait berrikuntzarako joera eskasegia dagoela berarengandik espero duguna kontutan hartuta. Hau da, iruditzen zait berrikuntzarako joera ez datorrela bat hango dinamismoarekin. Esanguratsua iruditu zait, adibidez, masterretik pasa diren kanpoko hizlari gehienak gipuzkoarrak zirela. Indartsua da, hori ukaezina da, baina lo al dago Bizkaia? Lo al dago Euskal Herria?

Bestalde, grazia egin dit hainbat ikaskideren aitormenak: egunero lanera traje-gorbataz joaten diren bizkaitarrek bakeroak eta kamisetak janzten dituzte Gipuzkoara etortzen direnean hemengo enpresekin tratua egitera. Ederra!

Ondorioa

Harro egon beharko nuela esan dit etxeko batek, baina egia esateko, erdi damututa nago oraindik, masterrak neke handia ekarri didalako. Denborak esango du. Pozik nago bestalde, helburuak bete ditudalako dudalako.

EDITATUA (2014/2/27): gaur jakin dut bikaintasun aipamena eman didatela, beste zazpi ikaskiderekin batera.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s