Alperkeria Herri Mugimenduan

Komunikazioa

Esaten dezunean EHko herri mugimenduaren arazo nagusia alperkeria dela, ingurukoek harriduraz begiratzen dizute. Izan ere, mugimendu horren ezaugarri nagusiak lana eta sakrifizioa izan dira.

Alperkeria ez da, ordea, ordu-kopuruekin soilik neurtzen, izan badaudelako beste alperkeria mota batzuk. Horietako bat sinismen propioen kaskagorkeria da: gure esperientzia eredugarria jotzen dugunez, ez dugu uste gogor lan egin behar dugunik arazoak enfoke berriekin konpontzeko.

Zure sinismenak huts egiten ari direnean eta arazoak muturraren aurrean eztanda egiten, bi aukera dauzkazu: ukatu edo onartu. Ukatzeko estrategia bat disonantzia kognitiboa da, hau da, inguruan dauzkazun informazioak “selektiboki aukeratu” errealitateak zure ikuspegia berresten duela erakusteko (zenbat ordu ez genituen eman sare sozialak CIAren konspirazioa zirela demostratzen), eta bide batez, arazoaren muina beste leku batean jartzen duzu: jendearen konpromiso eza. Hau da, arazoa ez da zuzendaritza politikoak ez duela bere lana egiten ikuspegi berriak integratzeko, arazoa da jendearen konpromiso eza. Saihetsetik.

Hor kanpoan, gainera, enfoke eta gauza berri asko dago eta herri mugimenduko zuzendaritzek lan asko daukate enfoke horiek banan-banan aztertzen hasteko. Gaixuak. Zuzendaritza batean zaudenean zaila da inguruan ibiltzen diren enfoke berri horien guztien artean aukeratzen eta aldi berean etsaiari aurre egiten, baina hori da zure lana.

Zein enfoke edo ideia berriri egin kasu gehiago, zeini gutxiago? Aukera ugaritasun horrek erabaki-paralisia eragiten du, eta, ondorioz, isuri kontserbadorea eta konfirmazio-isuria nagusitzen dira, talde gero eta itxiagoak eraginez.

Zer egin orduan? Nola erabaki zein ideia berriri kasu egin eta zeini paso egin, hau da, nola ekiditen ditugu erabaki-paralisia eta isuri kontserbadorea herri mugimenduan?

Informazio berriak iristen direnean batzuk errezagoak dira ulertzen beste batzuk baino. Psikologoen arabera, errezago ulertzen direnak garrantzitsuagotzat jotzen ditugu, eta horietan konzentratzen gara, baita azkar batean integratu ere.

Adibidez, diseinu grafikoa integratu dugu baina oraindik ez gara enteratu komunikazioa eta jende askorengana iristea ez direla gauza berdina. Bigarren kontu hau askoz ere kontzeptu konplexuagoa da, eta seguruena gure ikuspegiak aldarazi egingo lituzke, diseinu grafikoak eta modazko beste kontu batzuek ez bezala.

Ta holaxe, dagoeneko modan dagoena integratzea da gure berrikuntzaren mailarik gorena. Jakina, erantzukizuna asko arintzen da horrela, asko; hainbeste, non niri behintzat erantzukizun eza handia dagoela esateko gogoa ematen didan.

Punta-puntako jendea ez izatea ez litzateke arazo izango gero integrazio hori egiten benetan jende saiatua bagina, baina ikusi zer egin dugun sare sozialetan eta atera kontuak: azkenekoak izan ginen bertaratzen eta gero modurik traketsenean ibili gara.

Zer egin beraz informazio berriei egin behar zaien arreta-maila neurtzeko?Hementxe arau bat: ulertzeko zailagoa den informazio berria garrantzitsuagoa da erreza dena baino.

Horrek ez du esan nahi informazio koplexu horri heldu eta gainerako guztia utzi behar dugunik, baina gutxienez ez genituzke gure lanaren aspektu kritikoak bazterrean utziko hurrengo krisia heldu arte.

Erabaki onak hartzeko abilezia ez da gauza erraza, baina zure burua ikusten duzunean leku guztietara hamar urte beranduago iristen, orduan kezkatzen hasi beharko zenuke. Ezin dugu gauden lekutik mugitu gure arazoen iturburu den pentsamendua aldatu gabe. Askotan esan dugun bezala, pentsamendu aldaketa aldaketa soziala da, baita barne mailan ere.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s