Bake-akordioaren inguruko plebiszitoaren kanpaina Kolonbian

Komunikazioa

14484863_10154783083497784_3481248331818560616_n.jpg

Kolonbian nagoen honetan arretaz jarraitu dut Gobernuaren eta FARC-EPren arteko akordioaren aldekoen nahiz aurkakoen kanpaina, ikasteko asmoarekin. Demokrazia zuzenaren urrezko aro batean bizi garela pentsa liteke, baina ez naiz arrazoietan sartuko, testua ez luzatzearren. Besterik gabe, esan behar da komunikazioa aspektu kritikoa dela erreferendum bat behartzeko zein irabazteko, fase bati dagokion estrategia eta besteari dagokiona oso ezberdinak diren arren. Lehen ere esan genuen, udalgintzaren kasuan, komunikazio ezak bazterketa soziala eragiten duela eta orain  ere borobil esango det: komunikazioa indar demokratizatzailea da, eta zergatik ez, indar askatzailea. 

Erreferendum honen aurrekariak, bastante argiak dira:

  • Oligarkia kriminal bat hedabideen jabe dena eta iritzi publikoa nahieran kontrolatzen duena hegemonia kulturalaren zaindari lanetan.
  • Euskal Herrian bezala, komunikazio-estrategia anti-insurgenteak erabili dira: eztabaida moralak (hiltzea gaizki dago/sentimenduak) eztabaida politikoa ordezkatu du (partizipazio politikoa eta nekazarien eskubideak/arrazoibidea), sistema politikoak ezin duelako eztabaida politikoa irabazi koordenada kulturalak kontutan hartuta (eskubideen preeminentzia). Horrekin batera, FARC eta gainerako taldeen reposizionamendu estrategikoa (terroristak). Euskal Herrian estrategia horrek ito du nagusiki ezker abertzalearen estrategia politiko-militarra, nere ustean.

Egoera horretan, kolonbiarren harremana FARCekin ez da ideologikoa edo arrazoiaren bidez eraiki, sentimenduen bidez baizik, oso modu bortitzean.

Hortaz, baietzaren aldeko kanpainak transatlantiko afektibo bati ziaboga eginarazi behar izan dio, kapitaina ezetzaren alde egon eta zuzen jarraitzeko ahaleginak egiten zituen bitartean (bale, ez da oso analogia ona, baina saiatu naiz😉.

Nola egin dio aurre baietzaren aldeko kanpainak egoera horri? Zein izan da baietzaren aldeko kanpainaren printzipio inspiratzailea? Bada, pedagogia. Utzidazu esaten: pedagogia komunikazioaren ukazioa da. Pedagogia da, esaterako, Julio Anguitaren eta gizarte bazterretan galdu den ezkerraren ohiko mantra, gizartea heldugabea dela sinistuta daudenen soluzio paternalista, elitista, bertikala, jasangaitza eta ezgauza. Batzuek uste dute pedagogia eta demagogiaren artekoa dela hemen borroka, eta, jakina, bi horien artean neronek ere pedagogiaren alde egingo nuke. Dikotomia hori, ordea, faltsua da.

Ikuspegi honen ondorio latzena: mezurik eza. Hau da, baietzaren aldeko kanpainak ez du mezurik itxuratu. Mezu txiki asko bai, ikuspegi pedagokioari dagokion bezala, gauzak esplikatu eta txiki-txiki eman behar zaizikiolako herri ezjakinari, baina mezu estrategikorik ez. Horregatik, baietzaren aldeko kanpainak ikaragarrizko inbertsioa egin behar izan du, batez ere Santosen gobernuaren partetik, mezu horien guztien irismen minimo bat ziurtatzeko eta, jakina, ezetzaren aldeko mezu afektiboari ere aurre egiteko. Horrela, baietzaren aldeko kanpaina frenetikoa izan da, itogarria, totala (jakin nahiko nuke zenbait agentzia ibili dira gobernuarentzako lan egiten eta zein aurrekonturekin) . Hemen ezaugarri batzuk:

  • Mezurik ez. Hau da, ez dago kanpainaren mezu bat, jendeari arrazoi argi oso bat ematen baietzaren alde, mezu-aterki bat.
  • Mezu-dispertsioa, akordioaren puntu bakoitza azaltzeko eta ezetzaren aldeko kanpainaren gezur objektiboei buelta emateko. Mila urte pasako dira gezur horiei aurka egiten eta hala ere jendeak nahi duena pentsatzen jarraituko du.
  • Egoera horretan, publizitatea erruz erabili du gobernuak: irratian, telebistan eta online (Google Ads eta bannerrak nonahi). Ordea, kanpo publizitaterik ez (guerrilla marketing piska bat bai). Normalean oso teknika efektiboa da, baina kasu honetan ez dute erabili arrazoi sinple bategatik, nere ustez: ez zioten aukerarik eman nahi ezetzaren aldekoei sabotaia egin eta bere burua erakusteko.
  • Harreman publikoek erabilera bastante inteligentea iruditu zait, segmentazio sinple baina efektibo bat jarraituz: gazteak, kultur jendea, umeak, biktimak, e.a. Hortarako ebentoak erabili dira kalean, baita preskritptore asko: politikariak, artistak, epaileak, Aita santua, e.a. Gizarte zibilaren mobilizazioa ere nabarmena izan da. Ezin da ahaztu Movistar eta antzeko enpresa handien babesa ere izan duela baietzaren aldeko kanpainak.
  • Bideogintzaren erabilpen zabala, egungo joerak jarraituz: bideo motzak eta sinpleak.
  • Komunikazio-tonoa da baietzaren aldeko kanpainaren alderik txukunena, hala gobernuaren aldetik nola FARC-EPren aldetik ere. Batetik, halaxe dagokiolako, bestetik, tonoa egoki horrek ez dielako ezetzaren aldekoei bere posturan tematzeko aitzakiarik ematen. Hauxe izan zen Brexitaren aurkako kanpainaren akatsetako bat: aldekoak bortizki epaitu eta ridikulizatu, beren arrazoiak/sentimenduak ulertu eta kudeatu gabe. Hori pagotxa izango litzateke Uriberentzako, bere kanpainaren tonoa indartuko lukeelako: gogorkeria, gorrotoa, e.a. Eztabaida ito egingo luke eta blokeatu egingo luke posturen pasabidea baietzaren alde. Norbaiti esaten badizou ezjakina dela zurea bestelako iritzia eman duelako, pertsona horrek ez dizu entzun ere egingo, eta bere aukera bakarra bere lekuan egotea izango da. Askoz egokiagoa da zera esatea: zure helburu berbera lor dezakezu beste modu honetara jokatuko bazenu. Tono bortitza, gainera, ez letorke bat bakearen asmoarekin.
  • FARC-EPren baietzaren aldeko kanpainari dagokionez, esan behar da bitxia egiten zaidala, Euskal Herritik etorrita, bere webguneak eta Twitter/Facebookeko kontuak lasai aski lanean eta martxa ikusgarrian. FARCeko buruen eta laguntzaileen kontu pertsonalak jarraitzeko aukera izan dut, eta nabarmena da komunikazio-aholkularien lana: plangintza, mezuak, tonoa, produkzioa, diskurtsoak… Gainera, deigarria da FARCeko komandanteen jendaurreko gaitasuna. Gerrilariak baino gehiago, plaza gizonak ematen dute.

780263990714826752
Bukatzeko, nabarmena da nazioarteko aholkularien ekarpena ere. Esan nahi baita, negoziazio-aholkulariei ez zaiela ahaztu Santosen gobernuari nahiz FARC-EPri aholku ematen komunikazio kontuetan, ederki aski baitakite komunikazio publikoa dela prozesu guztiaren azkeneko frontera.

Ezetzaren aldeko kanpaina Uribe presidente ohiaren kanpaina ia pertsonala izan da. Hori ahulgune bat da baina ez zaio kalkulurik falta: Uribek minaren eta biktimen ordezkari gisa esaten dio ezetz akordioari eta, jakina, ezin dira biktimak zulatu, etikaren traizioa delako. Hemen ezetzaren aldeko kanpainaren ezaugarri batzuk:

  • Mezu nagusi bat bastante modu argian itxuratu du, hauxe da bere bentaja nagusia baietzaren aldean, baina lanak hartu ditu akordioaren alderdi bakoitza borrokatzen eta hor indarra galdu du.
  • Mezu nagusia: biktimei traizio egiten zaie eta Kolonbia Venezuela bihurtzeko bidean dago, herrialdea FARCi entregatu zaiolako. Labur esanda: biktimak eta propaganda negatiboa (Venezuela, Kuba, Sobietar Batasuna, narkotrafikoa, gerrilarien ustezko aberastasuna, ea.).
  • Beldurra eta gezurraren erabilpen zabala, bakeak sortzen duen itxaropenari aurre egiteko.
  • Uribe telebistan eta gainerako kanpaina sare sozialetan, modu nahasi samarrean.
  • Komunikazio-tonoa oso agresiboa izan da. Irain kanpaina bat izan dela esango nuke, ezintasunaren ondorio, seguruenik. Komunikazioaren aspektu etikoak hankaz gora jarri dituzte.

Uribe ia egunero ikusi dugu telebistan, baina nago hori ez dela nahikoa izango. Alde batetik, bastante kontraesankorra da bere diskurtsoaren parte bat; bestetik, Obama, Aita Santua eta enpresa handiak aurka dauzka, eta horiek etsai handiak dira denak batera borrokatzeko.

 

 

3 thoughts on “Bake-akordioaren inguruko plebiszitoaren kanpaina Kolonbian

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s