Demokrazia Zuzenaren aroa: galtzaileak eta irabazleak

Komunikazioa

forges-elecciones.jpg

Kolonbiako plebiszitoaren ezustekoa asimilatzen dugun bitartean, nabarmena dirudi demokrazia zuzenaren aroan sartu garela bete-betean, eta lehen errepresioaren bidez edo borroka armatuaren bidez bideratzen ziren auziak, orain gero eta gehiago herriari zuzenean galdetuz bideratzen direla, eta horrek gotik behera aldatzen ari da joka-leku politikoa. Esan daiteke, Demokrazia Zuzena dela joka-leku politiko berria, lehenago edo beranduago horrela bideratzen baitira auzi politikoak munduan. Kontu:

  • Quebec
  • Eskozia
  • Katalunia
  • Erresuma Batua (Brexit)
  • Kolonbia

Zein da ordea egoera berri honen emaitza?

Argi: testuingurua eta indarren osaketa nahiz harremana guztiz ezberdina den arren, “betikoek” (aka dominazio-sistemaren aldeko ohiko indarrek) irabazten dute. Kasu:

  1. Ez dago ohiko ezkerra vs. eskubia borrokarik. Liberal-demokratak eta ezkerreko indarrak batera aritzen dira statu quo-aren aurka, eta hala ere galdu egiten dute.
  2. Ez dago ohiko herri mugimendua vs. gobernua borrokarik. Indarrok Gobernuaren babesa, aurrekontua eta autoritatea daukate, eta hala ere galdu egiten dute (Quebec, Eskozia, Katalunia). Kasu batzuetan inolako gobernuaren babesik gabe irabazten dute: Brexit eta Kolonbia.

Klase menperatzaileen arteko aliantzak, orain arte autoritarismoaren bidez agintzen zutenak, lekuz kanpo harrapatzen ari dira bere burua espektro demokratikoan kokatzen duten indarrak, non eta gutxien espero zuten terrenoan: demokrazia zuzena. Eta garaipen horiek, gainera, egoera oso zailetan gertatzen ari dira: gobernutik kanpo eta posizio ideologiko “itsusiak” defendatuz: Europako Batasunaren aurka (globalizazioa, kooperazioa, batasuna, e.a.), bakearen aurka (Kolonbia), ea. Kolonbia ez da kasu bakarra.

Zergatik? Nola da posible?

Ia datozen postetan kontu hau argitzen dugun, batez ere Kolonbia hizpide hartuta, baina bitartean kontu pare bat mahaigaineratu nahiko nituzke.

Kolonbian bezala gainerako kasuetan ere komunikazioa ageri da emaitza hauen guztien oinarrian, txarrerako eta onerako, auzi etikoak alde batera utzita. Galtzaile horien guztien ezaugarri komun bat ere ekarri dezakegu: mezurik eza. Kolonbiako kanpainari buruzko postean baiezkoaren aldeko kanpainaren hutsuneak aipatu nituen, eta egun batzuk lehenago hauxe txiokatu nuen:

Baita hau ere:

Mezurik gabe ez dago irabazterik, nahiz eta aurrekontu mugagabea, gobernuaren babesa eta hedabide nagusien babesa izan (Kolonbiako gobernuaren kanpaina frenetikoa izan zen eta kanpainaren arduradun batek aitortu zidanez, “propaganda” guztia banatu ezinik bili ziren).

Hartara, berriz esan behar da, pedagogia eta komunikazioa bi prozesu ezberdin eta neurri batean kontrajarriak dira. Baiezkoaren aldeko kanpainak akordioaren puntuen inguruko pedagogia egiten zuen bitartean, ezezkoaren aldekoak herriaren konstante kulturalekin konektatzen gastatzen zuen dirua.

Ezkerreko idealistek sutsuki uste dute Eskozian edo Katalunian galdeketa berriz egingo balitz, emaitza ezberdina izango litzatekeela, jendea gerora konturatzen delako, baina uste dut badaudela arrazoiak aurkakoa pentsatzeko:

  • Quebec: bi aldiz galdu dute erreferenduma eta independentziaren aldeko indarrak minimo historikoetan daude, adi!
  • Galizia: Prestige, ustelkeria eta hala ere…
  • Espainia: hauteskunde orokorren bigarren bueltaren emaitza eta ondoko gertakizunak
  • Atez ateko bilketa selektiboa Gipuzkoan: no comments

Esan bezala, ia datorren post batean gaiari modu zehatzagoan heltzen diodan, sakabanatuta ditudan oharrak batzeko behintzat.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s