Komunikazioa eta etika

Herrigintza,Komunikazioa

FullSizeRender.jpg

Kolonbian nagoen honetan, aspaldi buruan dabilkidan gai bati buruz idazteko bultzada eman didate urriaren 2an FARCen eta Kolonbiako gobernuaren arteko bake akordioaren  gaineko erreferendumaren kanpainek: komunikazioa eta etika.

FARCen eta Kolonbiako gobernuaren arteko akordioaren aldeko nahiz aurkako kanpainak lehia bizian ari dira sare sozialetan: txio bat bi minutuko. Sekulako indarra jartzen ari dira, bi aldeek ondo baitakite asko dagoela jokoan. Honaino igualtsu ari dira bi aldeak.

Edukia eta tonoari dagokionez, ordea, oso diferenteak dira. Baiezkoaren aldeko kanpaina muga etikoen barruan dagoela esango nuke; ezezkoaren aldekoak, ostera, muga etiko guztiak hautsi ditu, nere ustez.

Euskal Herrian ere badauzkagu muga etikoak hausten dituzten kanpainak, adibidez:

Hiru kanpainen artean antzekotasun handiak daude:

  • Gezurra (atez ateko herrietan saguak daude nonahi)
  • Egiantza
  • Nahasmena (euskara askatasunean)
  • Tono bortitza

Atez atesoren kasuan erasoak eta mehatxuak ere izan ziren Lezon, Pasaian, Hernanin, Usurbilen, e.a.

Nere ikuspegitik, kontrobertsia sozial bat gauza positiboa da komunitate jakin batek aurrera egingo badu. Eta kontrobertsia horretan lanean ari diren taldeek bere onena eman behar dute gauzak bere aldera eramateko, baina horrek ez du esan nahi gizartea psikologikoki erotu arte tenkatu behar denik. Hori da Kolonbian ikusten ari garena eta Gipuzkoan ikusi genuena, esaterako.

Espektakulu politikoari buruzko postean esaten genuen bezala, komunikazioan aritzen garenok muga etiko batzuen barruan burutu behar dugu gure lana, gure erantzukizun sozialaren parte delako. Inozokeria izan daiteke batzuen ustez, kontutan hartuta inguruan ikusten dena, baina nere aldetik behintzat ez det inoiz muga horiek gainditzeko beharrik izan neronen edo nere bezeroen helburuak betetzeko, ez eta beste aldeak muga etikoak hautsi dituenean ere.

Arduragabekeria galanta iruditzen zait gizartea lehertzeraino probokatzea arrazoi faltsuen eta nagusitasun mediatikoaren bidez, eta hauxe denez gure eguneroko ogia aldaketa sozialaren alde ari diren taldeen kasuan, taldeok ohi baino prestakuntza handiagoa behar dute gisako xafla zamatsua gainetik kendu, gauzak bere alde jarri eta gainera ekarpen jator bat egiteko dagokion gizarteari. Hori egin ezean bi aukera bakarrik gelditzen zaizkie taldeoi:

  • amore eman
  • ahitu arte protesta egin bidaideak lehenago edo beranduago frustratzeraino
  • komunikazio-estrategia antietikoak jorratu, gizartea modurik itsusienean polarizatuz

Zein da zure aukera?

Herritarren Eskuliburua

Herrigintza

The Citizen’s Handbook, practical assistance for those who want to make a difference. Halaxe aurkezten du bere burua eskuliburu honek, eta ez dio promesari hutsik egiten. Bertan dagoen baliabide-sorta ikaragarria da kalitatean eta kopuruan. Ematen du kalitatezko herri mugimendu bat bilatzen duela, edo, beste era batera esanda, kalitatezko herritarra. Jakina, kalitatezko gobernua ere bilatzen du. Nere aldetik, Udal Komunikazioaz hemen esandakoak ere badu lekurik.

Edozein elkartek nahiz antolakundek, handi zein txiki, erabilgarri izango du eskuliburu hau, ohiko galdera guztientzako erantzunak eta ekinbide praktikoak biltzen dituelako.

Internet Ez Da Aldaketarako Tresna

Herrigintza

Malcolm Gladwell-ek bazterrak harrotu zituen 2010eko urrian Why the revolution will not be tweeted artikulua idatzi zuenean. Hortik aurrera eztabaida emankorra ziberutopikoak eta ziberpesimisten artean.

Los dictadores ganan la batalla digital… postan, Luis Arroyok The Net Delusion: The Dark Side of Internet Freedom liburuaren berri izan det, Evgeny Morozov belarustarrarena. The technology of Liberation Front blogan liburuaren kritika eta beste baliabide batzuk topatuko dituzu. Hemen dauzkazu Morozoven webgunea, artikulu eta idatzi aski interesgarriekin, eta bloga. Kasualitatez (!) blogaren post horretan Clay Shirkyrekin eztabaidan ari da.

Oso interesgarriak iruditu zaizkit Morozovek erabiltzen dituen bi ikuspegi:

  • Jendeari konektibitate nahikoa ematen badiozu, demokrazia berez etorriko da. False!
  • Spinternet praktikak zentsura praktiken gainetik hobetsi dira, deliberazio autoritarioa-ren bidez.

Nik baino hobeto azalduko dizu berak ondoko hitzaldian (azpitituluak gazteleraz aukeran). Adi bideoaren ondoko iruzkinei, hor ere bada-eta mamirik.

Why the revolution will not be tweeted

Herrigintza

Malcom Gladwell-ek artikulu bikaina idatzi berri du The New York Times-en: why the revolution will not be tweeted. Kezka iturri nagusietakoa izan da blog honetan, eta aspaldian mutu ibili banaiz ere, ezin nuen gaia hona ekarri gabe utzi. Slacktivismoa-ri buruz aritu naizenean, edo Clay Shirky-ren ikuspegiak ekarri ditudanean, beti gelditu naiz zalantzati. Michael Welsch-en ikuspegiak lehen argi bat eman zidan gaiaz, eta, orain, Malcom Gladwellenak argi gehiago ekarri dit.

Ezagun batzuekin izan ditudan eztabaida antzuetan, beti iruditu zait batzuek nahastu egiten zituztela organizazio forma klasikoak eta organizazio horietako kideei eska dakiekeena (forman eta edukian), sare sozialetan aritzen direnei eska dakiekeenarekin. Aldaketa soziala eta sare sozialen arteko harremana, oso estua dela iruditzen zait, bi zentzutan: dominazio sistemaren “agenda setting” delakoa gainditzeko, bata, zentzu informatiboan; bestea, munduan dauden aktoreekiko harreman afektiboen “agenda setting” propioa izan dezagun. Horretarako masa hedabide bertikalak erabiltzen dira eskuarki, entzuleen partizipazioa onartzen ez dutenak. Partizipazioaz asko hitz egiten den honetan, esan behar da kontua ez dela soilik beste batek abiatu duen elkarrizketan parte hartzea (edo abstenitzea), baizik eta guk geuk abiatzea elkarrizketa eta beraren direkzioa nahi dugun gaiaren inguruan, nahi dugun terminoetan eta moduan. Dominazio sistemak zein atsegin eta zein gorrotatu esaten ari zaigu etengabe, auzi politikoak auzi afektiboetara eta moraletara eramanez, baina hori orain aldatzea badago, ez baitugu berdin pentsatzen komunitatean edo bakardadean.

Eztabaida hau atsegin baduzu, The New York Times-en bertan eztabaida ireki dute: Can Twitter Lead People to the streets? What are the limitations of social media in inciting political activism?

EDITATUA 2010/10/09.- Gaiarekin lotutako zenbat kontutxo topatu ditut sarean, posta idatzi ondoren. Berriari esker jakin dugu Tanya Notleyk Bilbon esandakoa: «Beltzen eskubide zibilen ekintzaileek ere Facebook erabiliko zuten, edukiz gero». Eta, zuzenago, Dolors Reig-ek El Caparazon-en (postaren bukeaeram dago erreferentzia).