Nolakoa da webgune on bat

Enpresa,Marketing

Euskal Herrian hiru webgune mota nagusi ikusten dira:

  1. Informatika enpresek egiten dituztenak, txarrenak alde guztietatik.
  2. Enpresa teknologikoek egiten dituztenak, non kezka nagusia kodigoa eta plataforma teknologikoa diren.
  3. Diseinu estudioek egiten dituztenak,  fokoa diseinu grafikoan jartzen dutenak.
  4. Aurrekoen arteko elkarlanak, bakoitzaren limitazioen aitorpenaren ondorioz.

Alegia, enpresa hornitzaileen esku geratzen da ia %100 enpresa baten webgunea eta, ondorioz, hornitzailearen izaeraren araberakoa da emaitza. Zer gertatuko litzateke taberna bat kafe-hornitzailearen esku utziko bagenu?

Egoera horretan, mota guztietako bezeroak guztiz aztoratuta daudela esango nuke, ez dakitelako ondo edo gaizki ari diren. Ezezko susmoa daukate, baina ez dakite, eta hori ez da konpontzen Google Analytics-en txosten triste bat inprimatu eta bere horretan emailez bidaltzen. Adi, ez  baitira gutxi bere inbertsio digital osoa gelditu dutenak, egoera honekin aztoratuta. 

Webgune horiek denak balekoak izan daitezke besterik gabe Interneten egon nahi badugu, hau da, presencia online delakoa bada gure kezka nagusia. Kasu horretan, aukera onena diseinu estudioen webguneak dira, kontu estetiko hutsa den aldetik. Baina zer gertatzen da webgune batek enpresa baten helburu ekonomikoen eta estrategia konpetitiboaren TRESNA izan nahiko balu?

Hartara, auzia ez da enpresa mota horien aurka egitea, baizik eta arazo bat mahai gainean jartzea: Euskal Herriko enpresa gehienek ez dute nahiko lan egiten webgune onak izateko. Horretarako, interneten egotetik (presencia online), interneten marketina egitera pasa beharko lirateke (marketing online). Hau da, webgune bat marketing kontu bat da nagusiki, ez kontu teknologikoa, ez informatikoa ezta estetikoa ere, kontu horiek denek bere lekua baduten arren.

NOLAKOA DA WEBGUNE ON BAT, BERAZ?

Honatx webgune on bat egiteko irizpideak:

  1. Estrategia konpetitiboa (prezio baxua edo diferentziazioa), marka-estrategia (posizionamendua), komunikazio-estrategia (storytelling/eduki-estrategia/tonoa eta estiloa) eta helburu ekonomikoak definitzea.
  2. Marketing-plangintza eta plangintza komertziala definitzea, helburu ekonomikoak erdiesteko (egutegia, sasoiak, kanpainak, produktu berriak, ea.). Plangintza horiek gure webgunearen edukien plangintzaren oinarria dira, hala parte estatikoan nola dinamikoan.
  3. Webgunearen konbertsio-eredua definitu, nolako webgunea egin behar dugun jakin dezagun. Muturrera joanda, zera esan daiteke: webgune batek ez du ezertarako balio ez bada konbertsio-eredu jakin batean oinarritzen. Izan ere, nola jakin dezakegu webgune egokia ote daukagun ez badakigu zer lortu nahi dugun?
  4. Informazioaren arkitektura definitu konbertsio-ereduaren arabera.
  5. Erabiltzailearen eta webgunearen arteko interakzioa definitu konbertsio-ereduaren arabera.
  6. Diseinu eder egoki bat definitu, marka posizionatzen lagunduko duena eta koherentera izango dena komunikazio-estrategiarekin.
  7.  Analitikak kontrolatu konbertsio-ereduaren arabera, deiadar botoiak eta lurhartze-orrialdeak analitika-sistemarekin zuzenean lotuz.

Finean, lan prozesu bat da hemen proposatzen dena, marketing-prozesu bat alegia, eta ikusten denez, honek ez du zerikusirik teknologiarekin edo informatikarekin berez, baizik eta enpresaren helburu ekonomikoekin eta bezeroak eskuratzeko prozesuekin.

Webgune bat ez da nahikoa marketing online delakoa bere osoan bideratzeko, jakina, baina gainerako aspektuei ere ikuspegi berdinarekin heldu behar zaie.

AMIA: ohiko akatsak konpontzen

Enpresa,Estrategia,Marketing

Ondoren daukazuna artikulu luzeago baten puska bat bat besterik ez da. Oso luzea denez, zati hau aukeratu det, praktikoena-edo. Artikulu osoa Comunidad Pensamiento Imaginactivo-n dago, eta Alexis Codinarena da. Askotan ikusi det arazo hau nere inguruan, eta berriki egin dudan ikastaro batean ere atera da.