Gogoeta-ontziak eta Komunikazioa

Komunikazioa

e-services-think-tank.jpg

Dagoeneko ez badakizu, Think Tank edo gogoeta-ontziek eragin garrantzitsua dute AEBko nahiz Europako politikangintzan, zer esanik ez Hego Amerikan. Taldeon kezka nagusietako bat komunikazioa izaten da, komunikazio politikoa, komunikazioak rol garrantzitsua jokatzen duelako dominazio-sistema iraunarazteko bi dimentsio ezberdinetan:

  1. Epe luzean, erreprodukzio ideologikoa da kezka nagusia, sistema ekonomikoa eta soziopolitikoaren arteko ibilbideak paraleloak izan daitezen, betiere konkordantzia kulturala zainduz. Alde horretatik, produktu kulturalen ekoizpenari erreparatzen zaio (liburuak, telebista saioak, zinea, arkitektura, museoak, musika, e.a.), komunikazio politikoari berari baino gehiago. Boteredunek nahiz boterea eskuratu nahi dutenek, beti behar dute jarduera kultural bizi bat bere burua legitimatzeko eta bere egitasmo politiko-ekonomikoa burutu ahal izateko.
  2. Epe motzean, komunikazio politikoa da kezka nagusia, bere hiru dimentsiotan: hauteskundeak irabazteko komunikazioa, gobernuen komunikazioa eta oposizioaren komunikazioa.

Azken garaiotan George Lakoff izan dugu hizpide askotxok. Lakoff-en lanari esker topatu omen dute AEBko demokratek erreplikanoen ohiko nagusitasuna gainditzeko bidea, eta haren lana ezagutzea ezinbestekoa da egun mundu guztian gertatzen ari dena ulertzeko, komunikazio politikoaren arloan.

Ordea, jende gehienak ez daki Lakoffen lana beroaldi baten emaitza dela, hainbestetan gertatzen den bezala. Gizona nazka-nazka eginda zegoen errepublikanoen nagusitasuna eta demokraten zabarkeriaren aurrean. Izan ere, errepublikanoak hamarkada pare bat zeramaten beren komunikazioa zorrozteko gogo ontziak antolatzen eta, hain zuzen, horien ondorioz nagusitzen ziren.

Zein dira ordea gogo ontzi horiek? Zer diote? Ohi bezala, kontserbadoreak oso diskretoak dira, baina izen pare bat ezagutzea behintzat komeni da, kontserbadoreen lana ezagutzea Lakoffena ezagutzea bezain interesgarria baita, edo akaso gehiago (hori da nere kasua), horrek autonomia ematen digulako gure esparruan bertan borrokatu behar ditugun komunikazio-lerroak indargabetzeko, Lakoffen errezetak itsu-itsuan jarraitu gabe. Kontutan izan behar da Alderdi Popularra edo EAJren komunikazio-lerroak AEBko eta Alemaniako gogo ontzi horien gidalerroen seme-alabak direla, harreman estua baitago horien guztien artean.

Zehazki esanda, bi pertsonen lana jarraitzea gomendatuko nuke. Lehen maila batean, Lakoffen aurkari zuzena-edo izan litekeena, Frank Luntz. Luntz da AEBko errepublikanoen Obama aurreko nagusitasunaren garuna. Bere lanaren ardatza framing  delakoa da.

Bestea, askoz ere maila sakonagoan, Niklas Luhmann daukagu. Autore honen lana interesgarria da, autopoiesis-aren kontzeptua biologiatik sistema sozialetara ekarri zuelako, batetik;  eta bestetik, Talcott Parsons-en ikasle eta jarraitzailea izan zelako hasieran, gero haren lanaren kritika egin zuen arren.

Alderdi interesgarria dela iruditzen zait niri, nere ustez Euskal Herriko ezkerreko abertzaletasunak zein euskaltzaletasunak “herriari” buruz darabilten ikuspegia oso gertu dagoelako Parsons-en ikuspegitik, alegia gizarte modernoak ekarri duen “komunitate galduaren” ikuspegi nostalgikotik. Ikuspegi hori, nere ustez, kultur ideologia oker eta antzu batera eman ditu ezkerreko abertzaleak zein euskaltzaleak, eta hipotesi batean, hori izan daiteke bi taldeon egungo ezintasun politikoen oinarria. Datorren post batean honi buruz arituko gara.

 

 

Reflexiones políticas a vuelapluma tras cuatro meses en Sudamérica

Komunikazioa

En general, pienso que la izquierda no se da cuenta de que no se puede cambiar el sistema desde dentro del mismo sistema político, pero tampoco desde fuera de la sociedad, es decir, de la cultura.

En este sentido, cabe indicar que, a mi modo de ver, se le llama estrategia al esfuerzo por articular ambos espacios de modo productivo para los objetivos políticos. Este es, en mi opinión, el pozo sin fondo de la Izquierda Abertzale en EH y en otros lugares.

En lugar de estrategia, la izquierda insiste en vomitar consignas trilladas y en reprochar que “si la gente no se entera de lo que pasa REALMENTE es porque no quiere”. Y yo me pregunto: ¿entonces para qué queremos a la izquierda?

Por eso, la izquierda ha construido aparatos y rutinas de propaganda que taladran el cerebro de la gente contando las virtudes de sus programas sociales y polarizando de paso a la sociedad en torno a dichos programas (y malinterpretando a Laclau, dicho sea de paso, ahora que el populismo cotiza alto). Es decir, se dedica a subir el volumen en lugar de articular una estrategia persuasiva ganadora.

En este sentido, cabe recordar cuatro cosas:

Primera. Un programa electoral no es una LISTA de programas sociales, sino un marco de referencia moral que posiciona un modelo social como más deseable y eficaz que otro, siendo dichos programas un vehículo para tal fin.

Segunda. Cuando estás en la oposición hablas de política, pero cuando estás en el gobierno hablas de economía, es decir, de cómo administras los recursos de la gente porque para eso te han elegido.

Tercera. La omnipresencia mediática es perjudicial y contraproducente, caso de Chaves, Cristina Fernández de Kirchner o, para el caso, Arnaldo Otegi porque cansa a la audiencia y facilita el trabajo de desgaste de los medios afines al bloque de clases dominante.

Cuarta. Crear medios de comunicación social es una tarea importantísima de la estrategia, pero no para usarlos como aparatos de propaganda, sino para sustituir a los medios de comunicación dominantes en los hábitos de consumo mediático habitual de la gente, con todo lo que eso significa en cuanto a estrategia editorial, branding, etc. Por eso, los medios no son vanguardia, sino retaguardia, ya que  actúan como salvaguarda de un sistema moral que constituye el telón de fondo cultural del combate  político convertido en espectáculo (ojo, las sociedades modernas son menos racionales y más propensas a la manipulación simbólica que las antiguas, por su mayor complejidad y adquisición cognoscitiva).

Esta es la razón por la que el discurso, en términos académicos, o la estrategia de comunicación, en términos más operativos, aparece continuamente como el factor decisivo en EH, Escocia o Cataluña (no hubo MENSAJE a favor del SÍ en ninguno de los dos referéndums).

En el caso de EH el problema es aún mayor, pues la izquierda abertzale atraviesa una crisis de identidad tan incomprensible como exagerada, que confunde a la gente tanto dentro como fuera de su territorio natural. En este punto existen algunos problemas que son tan irritantes como sintomáticos:

Uno. Un discurso hiper-ideologizado que demuestra una falta de compromiso total y completa con la audiencia, pues no hace el más mínimo esfuerzo por adaptarse a ella (no sólo hay que escuchar, como reclama Arnaldo Otegi de una manera bastante condescendiente, naif y poco creíble; también hay que ser remitente). En este sentido, cabe preguntar: ¿A quién le habla la izquierda abertzale? Un ejemplo de esto es lo que la IA está haciendo con el feminismo, siguiendo el mismo patrón que en otros campos (presos, independencia, etc). En el caso del feminismo, inconprensiblemente, el discurso (consignas, hashtags, etc) gira más en torno al feminismo y las feministas que en torno a las mujeres y la igualdad.

Segundo. Un auto-stop ideológico permanente. Un día somos Irlanda y al día siguiente somos Cataluña; hoy somos abertzales y mañana los abertzales son el problema para la liberación nacional; ayer me levanté desobediente, hoy tengo que hacer un curso acelerado sobre unilateralidad. Se puede decir que la izquierda abertzale está desnortada en identidad, estrategia y discurso y parece que sólo Arnaldo Otegi puede resolver eso, lo cual no deja de ser preocupante, incluso en términos de seguridad personal para el propio Arnaldo. Algún día alguien evaluará acertadamente el daño que el estilo de comunicación de Sabino Cuadra en el parlamento español ha hecho a la izquierda abertzale.

Tercero. El  tono de comunicación amenazante (“hortzak erakutsi”, etc) que dan a veces pena y a veces vergüenza ajena en casa y resulta patético por fuera, dadas las circunstancias. Dejar la lucha armada tiene un impacto en el conjunto de tu lenguaje visual, verbal y actitudinal. 

Junto a esto tenemos la cuestión de la confrontación. Esta palabra se ha convertido en el punto de diferenciación principal de la izquierda abertzale con respecto al PNV. ¿ Cuál es el problema? Pues que según las últimas encuestas la confrontación aparece como el aspecto más discutido por la sociedad vasca (perdona que no incluya ningún link), fruto seguramente de un lógico cansancio al que no le es ajeno el vaivén político de la izquierda abertzale y sus confusos, complicados y variados mensajes políticos.

Conclusión. La izquierda abertzale ha agotado su capital político y ha agotado a la gente, incluida la suya propia, revolucionando el motor a tope cuando el coche está en punto muerto.

Estos son algunos aspectos que perjudican a la izquierda en general y a la izquierda abertzale en particular, en lo que se refiere a lo que llamamos comunicación política, pero ¿Qué relación hay entre todo esto y la estrategia política de la izquierda abertzale aquí y ahora?

Si la estrategia politica de la izquierda abertzale consiste en un pacto con Podemos tras las elecciones autonómicas para posibilitar el derecho a decidir, todos estos problemas de comunicación podrían hacer que la izquierda abertzale no llegue en número de votos para dicho pacto o que tenga que votar a un lehendakari de Podemos, lo cual podría ser un punto de no retorno para su supervivencia política y las esperanzas de libertad de su cuerpo social, dado el hecho de que concurre a esas elecciones, ahora sí, con todos sus efectivos políticos.

Si te ha parecido interesante, deja tu comentario y comparte lo que piensas.

Amazing

Komunikazioa

Etxepare Institutuaren mezua Facebooken: A Mexican guy who learnt basque. Amazing!! Whats amazing, bro!? Come on!

Behingoan: euskara eta euskaldunen aurkako estrategia nagusien lau zutabeetako bat indartzen ari gara etengabe, behin eta berriz kanpainaz kanpaina: euskara zaila da.

Framing eta reposizionamendu arazo gordina. Kasu: etsaiaren saltsa loditzen ari gara. Nahikoa da.

Gertakizun hori berringuratu egin behar da behin betiko, eta euskalgintzaren komunikazio-estrategien lerro nagusietako bat bihutu behar du. Nola?

Ezin zaio izaera extraordinarioa eman behar gertakizunari. Ikerketarik egin gabe, esango nuke hiztun berrien statusa azpimarra litekeela, eta euskara objektu sozial aspirazionala bihurtzen saiatu.

Gargantua da amazing, umeak jan eta kaka egiten dituelako; euskara ikastea, ordea, normala da eta zure status soziala hobetzen du.

EDITATUA: Iruzkinetan ikusten den bezala, gaizkiulertu bat izan da ta batzuk mindu-edo egin ditut. Argitu nahi det niri gaia bera intersatzen zaidala, arazo handi eta konstantea delako nere ustean. Etxepare Institutuaren aurka ez daukat ezertxo ere ez. Facebooken esandako esalditxoa puntua eman zidan buruan dabilkidan kontuaz idazteko, besterik ez. Mesedez, inork ez dezala ulertu hau eraso bat bezala.

Framing: nola inguratu gai bat modu eraginkorrean

Komunikazioa

UBEL-en ikusia  nuen aspaldi, ingelesez: how to frame an issue effectively. Hangoa ia-ia hitzez hitz ekarri det hona, euskaraz.

OHARRA: Ingelesezko to frame aditza inguratu ekarri det hona, besterik ezean. Aukera hoberik ezagutzen badezu, iruzkinetan utzi mesedez. Frame hitza, ordea, marko ekarri det.

Gai bat ondo inguratzeko abstrakziotik zehatzera mugitu beharko litzateke, halaxe prozesatzen duelako informazioa garunak.

  • Hasi balore batekin: zer dago jokoan?
  • Gaia deskribatu: zeri buruz ari gara?
  • Soluzioa aurkeztu: nola lagunduko du politikak?

Gai bat berringuratzeko sei urrats zerrendatu ditu autoreak:

  1. Gaia azaldu jendea jatorrizko eredu kulturaletik kanpo eramateko moduan.
  2. Gizarte helburuak begibistako bihurtzen dituzten baloreak identifikatu.
  3. Gaiaren nondik norakoa hobeto esplikatzen duten  eredu sinpleak sortu.
  4. Lasternide mentalak eman gaia hobeto uler dadin.
  5. Inakzioaren ondorioak azaldu.
  6. Erakutsi nola izan daitekeen politika soluzio bat.

Eskerrik asko Ekai.

Eta gogoratu beti: markoak gertaerak baino garrantzitsuagoak dira. Hemen adibide on bat.